Wikipedia, Entziklopedia askea

Gerezi-erramu

Gerezi-erramua.

Gerezi-erramu prunus generoko zuhaitz espezie bat da. Asia Txikian jatorria duen landare hau Europako eskualde epeletan, tartean Euskal Herrian, hazi arren normalean zuhaixka bat baino ez da. Lorategietan landare apaingarria da eta lasaigarri moduan ere erabiltzen dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 metrotako altuera hartzen duen hosto iraunkorreko zuhaitza da. Hosto brilanteak eta kolore berdekoak ditu eta handiak dira, 10 cm ingurukoak. Lore zuri usaintsuak ditu ardatz batean kokaturik daudenak. Fruitua drupa beltz bat da, gereziaren tamainakoa, hortik landarearen izena.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkar hazten da. Fruituaren haragia jangarria da baina barruan dituen haziak pozoitsuak dira. Txoriek fruitua jaten dute baina haragi goxoa digeritu ondoren zirinarekin botatzen dute hazia eta horrela azkar hedatzen da. Horregatik landarea inbasore kontsideratzen da.