Wikipedia, Entziklopedia askea

Gobi

Gobi Txinako iparraldean eta Mongoliako hegoaldean dagoen basamortua da. Gobik mongolieraz "basamortu" esan nahi du. Munduko basamortu nagusienetakoa da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobiko tenperatura oso aldakorra da. Neguko batez bestekoa gutxiengo tenperatura -40°C dira eta udan beroenak 45°C. euri gehien udan egiten du.

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain basamortua den arren lehen animalia asko bizi ziren. Bertan aurkitu zituzten aurreneko aldiz dinosauroen arrautza fosilizatuak.

Gaur egungo baldintzak gogorrak dira, baina fauna zabala dago hala ere. Ugaztunen artean isats beltzdun gazela, Mongoliako gamelua, bulgariar ipurtatsak eta Mongoliako basa astoa aurki ditzakegu. Tarteka elur-lehoinabarrak, Gobiko hartzak, otsoak eta muskerrak aurkitu dira.


Mongoliako gamelua
Bulgariar ipurtatsa
Isats beltzdun gazela


Landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sastrakak eta altuera txikiko belarrak bakarrik daude bertan. Eremu hauetan zaila da abeltzaintzako jarduerak aurrera eramatea.