Txikipedia:Grace Kelly

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grace Patricia Kelly Filadelfian jaio zen 1929ko azaroaren 12an  eta Monakon hil 1982an kotxe istripu batean. Aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra izan zen.

Oscar saria irabazi zuen 1955ean emakumezko aktore onenaren kategorian, Alfred Hitchcockekin egin zuen “To catch a Thief” lanagatik. 1956an Monakoko printzesa bilakatu zen Rainerio III.arekin ezkondu zenean.

Grace Kelly

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grace Kelly

Grace Kelly Filadelfiako familia ezagun eta aberats batean jaio zen. Ikastetxe katoliko batean ikasi zuen, eta sei urte zituela egin zuen debuta umeentzako emanaldi batean. Ikasketak amaitzean, American of Dramatic Arts-en interpretazio-eskolan jarraitzea erabaki zuen, eta ondoren, modelo lanak egin zituen.

New Yorkera joan zen eta publizitatean lan egin zuen, kapelak, xurgagailuak, tabakoa eta garagardoa iragarriz. 1949an Henry Jamesen lanarekin egin zuen debuta antzerkian. Ondorengo urteetan telebistako hainbat saiotan parte hartu zuen, Henry Hathawayk 1951an zineman “Fourteen Hours” filmean paper bat eskaini zion arte. Urtebete geroago, Fred Zinnemannen “ High Noon” westernean parte hartu zuen, Gary Cooperrekin.