Gary Cooper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gary Cooper
Gary cooper promo image.jpg
Bizitza
Jaiotza Helena1901eko maiatzaren 7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Beverly Hills1961eko maiatzaren 13a (60 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Minbizia
prostatako minbizia)
Familia
Aita Charles Henry Cooper
Ama Alice Cooper
Ezkontidea(k) Veronica Cooper  (1933ko abenduak 15 -  1961eko maiatzak 13)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Grinnell College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0000011
http://garycooper.com
Gary Cooper Signature.png

Frank James "Gary" Cooper (Helena, Montana, 1901eko maiatzaren 7a - Los Angeles, Kalifornia, 1961eko maiatzaren 13a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, bitan Oscar sariaren irabazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadan hasita eta heriotzaren urtean amaituta, 100 film baino gehiagotan parte hartu zuen Cooperek. Antzezteko era lasaia, estoikoa ia ia mugigabea zeukan, baina aldi berean, batzuetan, intentsitate handiko nortasuna erakusten ahal izaten zuen. Hori dela eta, western generoa izugarri egokitzen zitzaion.

Gary Cooper in Mr. Deeds Goes to Town trailer.JPG

Kaliforniako egunkari desberdinetan hasi zen lanean aktore ospetsua, baina hortik zinemara egin zuen salto. Besteak beste, Wings, Design for Living eta Sergeant York filmetan egindako lan bikainagatik oso ospetsu egin zen Hollywooden eta mundu osoan.

Frank James Cooper 1901. urteko maiatzaren 7an jaio zen Montanan (AEB), baina Ingalaterran hazi zen. Bertan lehen mailako ikasketak bukatu ondoren eta kotxe istripu larria izan eta gero, AEBetara itzuli zen Cooper bere heziketa amaitzeko. Montanan nekazaritza ikasi zuen eta artea Grinnelleko Unibertsitatean (Iowa). Bere gaztaroan, Yellowstone parkeko gidaria izan zen, eta bere herriko zenbait egunkaritan ere egin zuen lan.

1920ko hamarkadaren hasieran, Kaliforniara joan zen Cooper, maila handiagoko egunkari batean lana aurkitzeko esperantzarekin. Hala ere, ez zuen bere nahia lortu, eta, zineman lehen pausoak eman arte, saltzaile lanetan aritu zen, etxez etxe.

Hamarkadaren erdialdean, paper txikiak egin zituen western desberdinetan, eta 1926. urtean garrantzizko lehen papera egin zuen Flor del desierto Henry King zuzendariaren filmean. Geroxeago Paramount etxeak fitxatu zuen, eta It (1927) edo Wings (1927) filmak egin zituen. Bigarren lan horretan, Clara Bowrekin egin zuen lan aktoreak. Bow eta Cooper maitaleak izan ziren, baina ospe handiko emakume gehiagorekin ete izan zituen harremanak aktore ospetsuak; besteak beste, Lupe Velezekin, Marlene Dietrichekin eta Evelyn Brentekin.

The Virginian (1929) filmarekin egin zuen debuta Gary Cooperrek zinema soinudunean. Horrez gain, Hollywoodeko izar handi bihurtu zen 1930eko hamarkadan. Beste lan askoren artean, Morocco (1930), City Streets (1931), A Farewell to Arms (1932), If I Had a Million (1932), Design for Living (1933), The Wedding Night (1935), The Lives of a Bengal Lancer (1935), Desire (1936), Mr. Deeds Goes to Town (1936), The General Died at Dawn (1936), Buffalo Bill (1936), Souls at Sea (1937) eta Beau Geste (1939) filmetan hartu zuen parte.

Design for Living pelikulan egindako lanagatik Oscar sarirako izendatu zuten lehenengo aldiz Cooper. Hala ere, aktoreak ez zuen zorte handirik izan eta golardoa Paul Munik irabazi zuen. 1933. urtean Veronica Balferekin ezkondu zen Montanakoa. Pelikuletan Sandra Shaw goitizena erabiltzen zuen aktoreak.

1940ko hamarkadaren hasieran North West Mounted Police (1940), The Westerner (1940), Meet John Doe (1941), Sergeant York (1941), Ball of Fire (1941), The Pride of the Yankees (1942) eta For Whom the Bell Tolls (1942) pelikuletan egin zuen lan aktore ospetsuak.

Sergeant York pelikulan egindako lanak bere lehen Oscar saria ekarri zion eta The Pride of the Yankees eta For Whom the Bell Tolls (Ernest Hemingwayren liburu batean oinarritutakoa) pelikulengatik izendapenak jaso zituen, nahiz eta James Cagneyk (Yanqui Dandy) eta Paul Lukasek (Watch on the Rhine) eskuratu zituzten golardoak.

1940ko hamarkadaren amaiera ez zen aktorearen garai onena izan, nahiz eta Along Came Jones (1945), Unconquered (1947) edo The Fountainhead filmak egin zituen.

High Noon (1952) lanarekin, bigarren Oscarra irabazi zuen Cooperrek. Garai hartako filmen artean, aipagarriak dira Garden of Evil (1954), Vera Cruz (1954), The Court-Martial of Billy Mitchell (1955), Friendly Persuasion (1956), Love in the Afternoon (1957), Man of the West (1958) eta The Hanging Tree (1959).

Biriketako minbizi hilgarri baten ondorioz hil zen aktorea, 1961eko maiatzaren 13an. 60 urte bete berri zituen, eta urtebete lehenago bere ibilbidea saritzen zuen Oscarra eman zion Hollywoodeko Akademiak.

Gary Cooper in Meet John Doe trailer.jpg

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gary Cooper Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Montana
Artikulu hau Montanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.