Edukira joan

Fred Zinnemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fred Zinnemann

Bizitza
JaiotzaRzeszów eta Viena1907ko apirilaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
HeriotzaLondres1997ko martxoaren 14a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
École nationale supérieure Louis-Lumière (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, argazkilaria, errealizadorea eta produktorea
Altuera170 zentimetro
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0003593 Allocine: 146 Allmovie: p117986 TCM: 212767
Find a Grave: 19964 Edit the value on Wikidata

Fred Zinnemann (Viena, 1907ko apirilaren 29Londres, 1997ko martxoaren 14) jatorri juduko Austriako zinema zuzendaria izan zen.

Alemanian Billy Wilder eta beste batzuen lagun hasi zen zinemagintzan. Ameriketako Estatu Batuetara joan zen orduan, ikastera. Hollywooden extra gisa hasi zen. Zuzendari bezalako lehen filmak ez ziren oso nabarmenak, baina 1944an haren lehen arrakasta lortu zuen: The Seventh Cross Spencer Tracyrekin.

Genero ezberdineko film asko zuzendu zuen. Berak zuzendutako 19 aktoreek Oscar saria eskuratu zuten. Haien artean: Frank Sinatra, Audrey Hepburn, Glynis Johns, Paul Scofield, Robert Shaw, Wendy Hiller, Jason Robards, Vanessa Redgrave, Jane Fonda, Gary Cooper eta Maximilian Schell. Aktoreen hautaketari zegokion oso trebea izan zen beti Zinnemann.

Sei hamarkadatan Zinnemannek 22 film luze zuzendu ditu. Artisau saiatua, zertzelada guztietan jartzen zuen arreta. Haren filmetan, pertsonaien dilema moralak dira hizpide nagusietakoa. Protagonistak ausart jokatu behar du haren sinesmenen defentsan.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]