Txikipedia:Gregorio Larrañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gregorio Larrañaga Mandiola, Mañukorta izengoitiaz, 1943ko Abenduaren 1ean jaio zen eta 2022ko Uztailaren 25ean hil zen Markina-Xemeinen. Bizkaitiar bertsolaria izan zen, 1990eko hamarkadaren hasieran, plazarik gehien egin zituen bertsolarietako bat izan zen. Bere imintzio eta ahoskera bereziek, bertso mundutik harago ere egin zuten ezagun.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorio Larrañaga edo "Mañukorta", 1943ko Abenduaren 1ean jaio zen Markina Xemeingo Mañukorta baserrian, hain zuzen ere, Larruskain auzoan. Oso gaztetatik hasi zen baserrian laguntzen, 14 urterekin, baso-mutil hasi zen, pinuak bota eta basoak garbitzen. Amaren familia bertsozale amorratua zenez, bera ere bertso zaharrak ikasten hasi zen bere kabuz. 1966ko Bizkaiko bertsolari txapelketaren finalean parte hartu zuen. Haren erranetan, "dirua egitera joan nintzen, baina egin nuen apurrak ez zuen batere balio itzuli nintzenean... hala ere, ez naiz hara joanaz inoiz damutu, Euskal Herria maitatzen han ikasi bainuen". 1980ko hamarkadan egin zen ezagun bertso munduan. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen.

Mañukorta, bertsonajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkada hasieran, Mañukorta, Jainkomendiko mutila, Euskal Herriko bertsolaririk popularrena izatera iritsi zen. "Nereak ez du esplikaziorik, "Mañu" fenomeno bat da, kito!" esan zion Mañukortak berak 1991n Joxean Agirreri. "Egia da jendeak maite nauela, baina hori izakera kontua da erdia eta beste erdia nere meritua. Bertsolari izatea ez da bertsoak kantatzea bakarrik. Jendeari leku bat egin behar zaio; agurtu, beren kontuak entzun eta zureak kontatu. Harremanen mundu hori zaintzen jakin behar da. ETB 1eko saio batzuetan ere agertu zen: marrazki bizidunetako pertsonaia bihurtu zuen Juanba Berasategik, Lazkao Txikiren eta Jon Azpillagaren alboan, eta Txoko latex-eko panpinetako bat izan zen. Wazemank saioan lehiaketa berezi bat egiten zuten, haren esaldiak asmatzeko, hitz egiteko zuen era berezian oinarriturik. Euskadi Irratiko Goizean behin irratsaioan ere antzera erabili zuen Iñaki Perurena tolosarrak.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orixe saria Xenpelar saria

1975: Zepai saria, bertso onenaren saria

1977: Zepai saria, bertso onenaren saria

Kanpo esteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/1204-gregorio-larranaga-manukorta

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]