Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1905eko irailaren 18a
Katarina church parish (en) Itzuli
💀
Heriotza
1990eko apirilaren 15a
New York
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Greta Lovisa Gustafasson, edo Greta Garbo izen artistiko bezala (Estocolmo, irailak 18, 1905 - Nueva York, apirilak 15, 1990) aktore suediar amerikarra nazionalizatua izan zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan bizi izan zen bere bizitzako zatirik handiena. 1941 aktuazioan erretiratu zen, nahiz eta bizitza guztian ospe asko izan. Hasieran modelo bat bakarrik zen, baina azkenean zinemara pasa zen 1920. urtean. Bere lehenengo protagonista papera "muda" izan zen, 1924ean. Hainbat paper egin ondoren, Hollywood-era transladatu zen.

Hollywood era mugitu ondoren, 24 pelikula filmatu zituen, eta "barregabe emakumea" izendatu zuten, pelikuletan egindako drama papelengatik. 1930ean bere lehenengo pelikula soinuduna sortu zuen (Clarence Brown zuzendua): Anna Christie, pelikula honengatik nominatua izan zen lehenengo aldiz Oskar saritan. Azkenean, sari bat lortu zuen 1954. urtean.

1930. harmakadan inportantzia handia hartu zuen eta Clarence Brown, George Fitzmaurice edo Edmund Goulding, eta aktore garrantzitsuenekin lana egin zuen: Robert Montgomery, Clark Gable, Melvyn Douglas eta John Gilbert.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greta Garbo

Gretak 14 urte zituela aita hil galdu zuen, eta ikasketak utzi behar izan zituen, lan egin eta bere familia mantentzeko. Estocolmoko pub batean lana egiten hasi zen. Argazkia egunkarietan agertu bezain laster, publizitate-film labur baterako hautatu zuten Pub kate bererako. Horrek, azken batean, filmen zaporea probarazi zion, laster beste film labur batean agertu baitzen. Eric Petscher komedia-zuzendari batek aukera txiki bat eman zion 1922an Luffar-Petter (Pedro Tranpatia) produkzioan, eta, laster, Greta gazteak beka bat jaso zuen Stockholmeko drama-eskola batean ikasteko.