Melvyn Douglas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Melvyn Douglas
Melvyn Douglas
Datu pertsonalak
Izen osoa Melvyn Edouard Hesselberg
Ezizena Melvyn Douglas
Jaio 1901eko apirilaren 5a
Macon (Georgia, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1981eko abuztuaren 4a
New York (New York, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Ninotchka (1939), A Woman's Face (1941), Hud (1963), Being There (1979)
Sariak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria
1963 Hud
1979 Being There
IMDB IMDBko fitxa


Melvyn Edouard Hesselberg (1901eko apirilaren 5a; 1981eko abuztuaren 4a), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, Melvyn Douglas izenarekin ezaguna. Aita Rigan jaiotako musika konpositore letoniarra izan zen, eta urte askoan irakasle ibilitakoa. Melvynek, baina, ez zuen ikastetetan aurrera egin. Amamaren abizena hartuta (Douglas) aktore lanei ekin zien, aurrena antzerkian, geroxeago zineman. Itxura oneko aktorea, galaiarena osatu zuen behin baino gehiagotan: film askotan Joan Crawforden parean ikusi ahal dugu -A Woman's Face (1941) filmean esaterako-, eta hirutan izan zen Greta Garboren antzezlagun -As You Desire Me (1932), Ninotchka (1939) eta Two-Faced Woman (1941)-. Bigarren Mundu Gerra amaituta eta handik itzulita, dagoeneko helduaroan sartuta, adinari egokitutako pertsonaiak gorpuztu zituen, eta tarteka telebistarako sailetan ere jardun zuen. Hirurogei urte beteak Oscar saria eskuratu zuen Hud filmean egindako lanagatik (1963), ostera ere 1979an irabaziko zuena Hal Ashbyren aginduetara Being There ekoizpenean. Douglas Helen Gahagan aktorearekin ezkondu zen, politikan aritu zen emakumearekin. Ezagunak dira andre honek Richard Nixonekin izan zituen tirabirak, bata bestearen aurkari sutsu izan baitziren Kalifornian senaturako jarleku baten lehian; Nixonek komunistatzat jo zuen, izan ere Gahagan irmo aritu baitzen amerikarren aurkako ekintzen komiteari aurre egiten.

Melvyn Douglas minbiziak jota hil zen 1981an New Yorken.


Oscar sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melvyn Douglas Aldatu lotura Wikidatan