Txikipedia:Hammurabiren Kodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hammurabi eta Shamash zutarrian.

Hammurabiren kodea, Babilonian aurkitutako zuzenbide-testu bat da, ezagutzen den kode penal zaharrena. 1750 k.a. aldera Hamurabi erregeak idatzitakoa, Babiloniako hiri guztietako kodeak batzen ditu. Gaur egun Louvre museoan dago. Lege bilduma hau ezagutzen den zaharrena da. [1]

Zutarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hammurabiren kodea zutarri zilindriko bat da. Zilindroaren behean, Shamash, justiziaren jainkoa dago legeak esaten. Erregeak, hiri bakoitzeko plazan honen estatua bat jartzea esan zuen, herri osoak legeak eta zigorrak jakiteko.  Zutabearen bi aldetan akadieraz idatzitako 282 epai daude.[1]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodeak aldaketa handia izan zuen justizian. Lehenago, epaileak sazerdoteak izan ohi ziren, eta beraiek nahi zituzten zigorrak diktatzen zituzten. Baina kodea eta gero, erregearen boterea handitu zen, epaile eta sazerdoteena gutxituz.[2]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodean agertzen diren arau batzuk hauek dira:

  • Gizon batek, frogarik gabe, beste bati hilketa bat leporatzen badio, exekutatua izango da.
  • Gizon batek lapurreta egin badu, exekutatua izango da.
  • Seme batek aita jotzen badu, eskua moztuko zaio.
  • Gizon batek beste gizon baten semeari begia ateratzen badio, begia aterako zaio.
  • Gizon batek beste bati hezur bat puskatuko balio, berari ere hezur hori bera puskatuko litzaioke. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Hammurabiren Kodea. 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Gaztelaniaz) Código de Hammurabi. 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).