Wikipedia, Entziklopedia askea

Haritz

Danimarkako haritza

Haritzak zuhaitz askori ematen zaien izen arrunta da. Espezie ezberdinetako haritzak daude. Euskal Herrian ohikoena haritz kanduduna da, baina ez da bakarra. Gernikako Arbola, adibidez, espezie honetako haritza da.

Haritz askoren izen zientifikoa Quercus izaten da, baina Quercus hitzarekin hasten diren guztiak ez dira haritzak, adibidez, artea edo abaritza. Kontrara, badaude haritz izen arrunta duten zuhaitz batzuk ez direla Quercus izenekoak, adibidez Lithocarpus edulis.

Haritzek ezkurrak ematen dituzte. Gizakiak erabiltzen ditu zura oso ona izaten dutelako.