Txikipedia:Ezkur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkur edo Zia

Ezkur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkur edo zia Haritzak, arteak, artelatzak eta erkametzak ematen duten fruitua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma obalatuko fruitu bat da, kolore marroi argia du eta 2-4cm-ko luzeera izan dezake. Ozkol erdi gogor batez dago osatua eta barnean hasi bakarra du. Gehienetan txapeltxo bezalako bat izaten du, zuhaitzean bertatik eskegita egoten baita.

Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurrak jatea ona da, nahiz eta gehienetan txerriek[1] jaten dituzten. Hala ere, neurri batean jan behar dira. 100 gramo jatean:

  • 509 kcal.
  • Karbohidratoak 53g
  • Proteina 8g
  • Koipea 31g

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritza esate baterako, gutxi gorabehera, 20kg ezkur ekoizteko gai da. Hektareako berriz, urtean 137,8 eta 691,6 kg batzen dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ezkurrak irin moduan, ezkur-likorea egiteko edota gozogintzan, infusio moduan erabiltzen dira. Helburu medikoekin ere erabili ohi dira eta ikerketa zientifikoek diotenez, hauek erreuma sendatzen laguntzen dute. Baita beherakoa tratatu eta odoleko azukre-mailak erregulatu ere.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txerri iberikoak ezkur motak usaimenaren bidez bereizten dituzte. Gainera, ez dituzte osorik jaten, zuritu eta oskola baztertuz bakarrik jaten dute fruitua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué comen los cerdos ibéricos? | Extrem Puro Extremadura» Extrem Ibérico (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).