Txikipedia:Hefesto
Hefesto suaren eta teknologiaren jainkoa da greziarren mitologian, eta horretaz gain ere errementaria, artisaua, eskultorea eta metalaren jainkoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziako leku askotan lan egiten zuen gehien bat Atenasen. Erromatar mitologian “Vulkano” izenarekin ezagutzen da. Hefesto familiarentzat seme “itsusia” zen. Beraz, jaio zenean, bere amak itsas-labar batetik bota zuen. Horren ondorioz, herren geratu zen eta hortik gerozra makil batekin ibiltzen da.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hefesto Heraren eta Zeusen semea zen, eta bost anai-arreba zituen; Ares, Enío, Ilitía, Angelos eta Hebe. Zeusen aita Cronos zen eta ama Rea. Jainkoen familia bat osatzen zuten.
Pandora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prometeok gizakiak jainkoen antzeko sortu zituen, baina horrenbeste denbora igaro zuen Hefesto sortzen, ez zitzaiola bere burua babesteko ezer geratu. Gizakiez gupidatu zen eta Olinpotik sua lapurtu eta gizakiei eman zien, berotu zitezen.
Hefesto eta Afrodita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hefesto eta afrodita ezkonduta zeuden eta oso pozik bizi ziren. Afrodita Aresekin “gerraren jainkoarekin”, oheratzen zen. Hefestok, hau jakin zuenean, zilarrezko saredun ohe bat egin zuen eta bere emazteari oparitu zion. Aresekin oheratzerakoan, sarean harrapatuta geratzeko.
Hefesto jainko guztiei dei egin zien, beraietaz barre egin zezaten. Hefesto ares eta Afrodita askatu zituen euren harremana buka zezatenaren baldintzapean, baina Ares eta Afrodita laster ikusi zuten berriro elkar.
Hefestoren sutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iliadaren arabera Hefetoren sutegia Olinpo mendian kokatuta zegoen, baina normalena Lemnoseko uharteko sumendi azpian kokatzen da. Erromatarrek, berriz, Etna sumendian kokatzen dute.
Hefestok jainkoen tresna asko sortu zituen, eta mitologia grekoaren objektu mitologiko gehienak berak sortuak direla esaten da:
- Hermesen sandalia eta kasko hegodunak.
- Zeusen egida edo babesa.
- Afroditaren gerrikoa.
- Akilesen armadura.
- Heraklesen brontzezko kriskitinak.
- Heliosen gurdia.
- Peloperen sorbalda.
- Erosen arku eta geziak.
- Hadesen ikustezin egiteko kaskoa.
- Hermioneri oparitu zion lepokoa.
- Agamemnonen aginte-makila.
Joan-etorria Olinpora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hefesto jaio zenean, Herak (bere amak) semea hain itsusia zela ikusirik beragatik ez lotsarazteko, Olinpo mentitik bera bota zuen. Hefesto bederatzi egunez egon zen erortzen itsasora iritsi arte. Iliadan kontatzen den bezala, Tetis Nereidak (Akilesen amak) eta Eurinome ozeanideak hartu eta Lemnoseko uhartean zaindu egin zuten. Han hazi eta benetako artisaua bihurtu zen arte.