Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
62.027.503
🔎
Azalera
1.221.037 km²
🏙️
Hiriburua
Pretoria
📷
Argazkiak
ikusi
Hegoafriakako bandera.
Hego afrikako kokapena.

Hego afrika afrikako herrialde bat da.

Geografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrika kontinentearen hego muturrean dago, Atlantikoaren eta [[Txikipedia:Indiako ozeanoen|indiako ozeanoa]] artean dago. Hiru hiriburu ditu Lurmutur Hiria, Pretoria eta Bloemfontein, baina hiri handiena Johannesburg da. Estatu honek 2021ean 60,1 milioi biztanle zituen 1.221.037 kilometro koadroko eremuan. Hizkuntzari dagokionez, 11 hizkuntza ofizial ditu horien artean: Zelua, Xhosa eta Afrikunsa dute, eta bigarrengo hizkuntza ingelesa dute.

Erliebea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordoki zabal batek osatzen du. Erdi aldean sakonune bat du eta ertzak goratuta daude .Mendebaldean aurkitzen dira garaiera txikieneko mendixkak (1.000-1.200 m.); hegoaldeko ertza, berriz, zabala da, eta bertan aurkitzen dira mendirik altuenak (1.600-2.600m). Mendirik altuena ekialdean dago (3.000 metrokoak).

Flora eta fauna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteak dira Hegoafrika garrantsitsuenak, horietako 130 espezie inguru daude herrialde honetan. Herrialde hau bioma belardiek osatzen dute. Naturako eremu asko galdu da kontrolatu gabeko garapen eredua eta gainpopulaziogatik, baina zenbait zuhaitz mota gobernuaren babespean daude. Hegoafrikan ugaztunentzako habitat asko dago. Lehoia, lehoinabarra, ñu urdina, kudua, inpala, hiena, hipopotamoa, jirafa… aurki ditzakegu. Bestalde, gaur egun 450 elefante baino gehiago bizi dira bertan. Herrialde honek 22 parke nazional ditu, eta hauetako 5 inguruko herrialdeekin partekatzen dira.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu honek 2021ean 60 milioi biztanle zituen. Biztanleriaren gehiengoa kristaua da. Eta lau multzo etniko bereizten dira: beltzak, mestizoak, zuriak eta asiarrak.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzari dagokionez, hamaika hizkuntza ofizial daude. Zulua da hizkuntza mintzatuena. Gainera, beste zortzi hizkuntza onartzen dira, ofizialak ez badira ere.

Historia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikako historia oso zabala eta aberatsa da, kultura eta etnia asko elkartu baitira. Bere historia Apartheid izeneko erregimen baztertzaileak eta honen amaierak markatu dute.