Xhosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xhosak

Baines1848.jpg


Xhosa talde bat, 1848
Biztanleak guztira 8.104.752 (2011ko errolda)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Hegoafrika
Hizkuntza Xhosera
Erlijioa Animismo, kristautasun
Zerikusia duten beste giza taldeak Bantu herriak

Xhosa[1] (xhoseraz: amaXhosa, kǁʰɔ́ːsa ahoskatua) Hegoafrikako herria, nguni taldekoa. Xhosak 3,5 milioi biztanle dira (1991) eta bantu hizkuntza multzoko xhosa hizkuntzaz mintzo dira. Lurmutur Ekialdea, Lurmutur Mendebaldea, Gauteng, Estatu Askea eta KwaZulu-Natal probintzietan bizi dira. Nekazaritza eta abere hazkuntza dute bizibide. Xhosa, pondo, tenbu eta fingo tribuek osatzen dute xhosa herria. Monarkia zen haien antolamendu politikoa eta erregearen leinuko kideek zuten aginpidea. Iparraldetik etorri ziren, eta XVI. mendean Uzinburu eta Great Fish River ibaien inguruan hartu zuten bizilekua. XVI-XVIII. mendeetan merkataritza harremanak izan zituzten musulmanekin, eta haiek jarri zieten kafre izena. 1775ean hegoaldetik etorritako boerrek xhosen lurrak mendean hartzen hasi ziren eta horrek eragin zituen «kafreen gerrak» deiturikoak. 1817tik 1841era misiolari metodistak xhosak kristautzen ari izan ziren. 1856an xhosek bere azienda guztia hil zuten, hildako animalien arimek gizon zuriak itsasora botako zituztelakoan; ondorioz gosete izugarria sortu zen, biztanleriaren erdia hil zen, eta xhosa askok hirietara eta meategietara joan behar izan zuen lanera. XX. mendean, apartheid erregimenaren mende, beren kultura eta ohiturak zeharo galdu zituzten xhosek. Gaur egun xhosa Hegoafrikako talderik zapalduenetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.