Txikipedia:Hegoaldeko Gurutzea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hegoaldeko Gurutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Gurutzea

Hegoaldeko Gurutzea edo Crux (gurutzea, latinez) egungo 88  konstelazioetatik txikiena da, baina ezagunenetako bat.

Orientaziorako erabilgarria da, hegoalde  puntu kardinala zehazten laguntzen digulako: bere izarrik distiratsuena den Acruxetik hasita (Gurutzearen oina) zeruko polora iristen da. Kontelazio honek gurutze forma du.

Hegoaldeko Gurutzea hiru aldetatik Centaurus konstelazioak inguratzen du, hegoaldean Musca edo Eulia duen bitartean. Antziniako greziarrek Centaurusen partetzat hartzen zuten, baina konstelazio bat bezala definitu zen  XVI. mendean, Americo Vespuciok 1501ean egin zuen Hegoamerikako espedizioen ondoren.

Duela 2000 urte inguru, Nazareteko Jesusen jaiotzaren garaian, Jerusalemgo, Mesopotamiako eta Persiako eremuetatik ikusten zen,«Haurraren Izarra» edo «Jesusen Zeinua» izan zitekeena.

Hegoaldeko gurutzea lau izarrek osatzen dute: Alfa Crucis disdiratsuena, Beta Crucis, Gama Crucis eta Delta Crucis.

Crux

Beste konstelazio batzuetan gertatzen den bezala, kultura bakoitzak izen bat eman zion. Hego Amerikako kultura gehienetan, Hegoaldeko Gurutzea, modu batera edo bestera,  ñanduarekin lotu zen, lur hauetako naturalen bizitzarako garrantzi handia zuen animaliarekin.