Ñandu arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ñandu arrunt
Greater Rhea (Rhea americana) (28234029614).jpg
Iraute egoera

Ia arriskuan (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaRheiformes
FamiliaRheidae Rheidae
GeneroaRhea
Espeziea Rhea americana
(Linnaeus, 1758)[1]
Azpibanaketa
R. americana americana (Linnaeus, 1758)[1]

R. a. intermidia (Rotschild & Chubb, 1914)[1]
R. a. nobilis (Brodkorb, 1939)[1]
R. a. araneipes (Brodkorb, 1938)[1]
R. a. albescens (Arribálzaga & Holmberg, 1878)[1]

Hedapen mapa
Rhea americana Distribuzione.jpg
Rhea americana

Ñandu arrunta (Rhea americana) rheidae familiako hegazti handia da, ostrukaren antzekoa, lurrean ibiltzen dena, 1,50 m inguru garaia. Lepo luzea du, eta hanka sendoak. Afrikako ostruka baino txikiagoa da. Luma beltzak, hori, gris eta zurixkak ditu. Hego luze samarrak ditu, hezur luzekoak eta luma luze finez estaliak. Hala ere, ez da hegan egiteko gai, baina lasterkari bizkorra da. Hiru behatz ditu hanketan (Afrikako ostrukak dituen bien ordez). Sustraiak, belarrak, intsektuak eta narrastiak janez elikatzen da. Brasilen eta Patagoniaren arteko eskualde lau eta zabaldietan bizi da. Lautik hogeita hamarrera bitarteko multzoetan ibiltzen da. Trabarik egiten ez bazaio, lasaia eta otzana da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Blake, E.R. (1977)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ñandu arrunt Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Rhea_americana