Txikipedia:Helen Mirren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Mirren prentsaurreko batean
Helen Mirren prentsaurreko batean

Helen Mirren (Londres, 1945eko uztailaren 26a) aktore ingelesa da. Ilyena Lydia Vasilievna Mironov da bere izena baina, ezagunagoa da Helen Mirren ezizenaz.[1]

Film bakarrean (The Queen) zineman diren lau sari nagusiak irabazi dituen aktore bakarretako bat da. Aipatu filmean Ingalaterrako Elisabeth II. erreginaren papera antzeztuz eskuratu zituen Oscar saria, BAFTA saria, Urrezko Globoa eta Screen Actors Guild saria.[2]

2020ko otsailean, Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen Berlinalen. Azkeneko 50 urtean, ehundik gora film eta telesailetan parte hartuta, ibilbide horren onarpen gisa eman zioten saria.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helen Mirren 2023ko Berlinale sarietan
Helen Mirren 2023ko Berlinale sarietan

Errusiar Iraultza piztu zen garaian Gobernu inperialak Britainia Handiko hiriburuan kokatutako koronel errusiar baten biloba da. Zarismoarekin zuen harremanagatik, familiak erbesteratu egin behar izan zuen. Bere ama harakin baten alaba zen; bere aitona ijito jatorriko Victoria erreginaren harakina izan zen.[2]

Aktore ibilbidearen hastapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St Bernard's School-en ikasia, txikitatik izan zuen antzezteko interesa. 1965ean Antonio y Cleopatra-n debutatu zuen National Youth Theatre-n. Antzezlan horren ondotik egin zituen Troilo eta Crésida, eta Macbeth, non Lady Macbethen papera egin zuen. Zineman, El sueño de una noche de verano (1968) lanaren egokitzapen batean parte hartu zuen, non Hermia izan zen. 1971n, Afrikako iparraldean bira egin zuen Peter Brookekin, eta zuzendariaren The Language of Birds olerkiaren egokitzapenean parte hartu zuen.[2]

Filmak eta pertsonaiak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1967 Herostratus
1968 A Midsummer Night's Dream Hermia
1969 Red Hot Shot
Age of Consent

Cora Ryan

1972 Miss Julie Miss Julie
Savage Messiah Gosh Boyle
1973 O Lucky Man! Patricia
1975 Caesar and Claretta Claretta Petacci
1976 Hamlet Ophelia/Gertrude
1979 The Quiz Kid Joanne
Caligula Caesonia
1980 Hussy Beaty
The Fiendish Plot of Dr. Fu Manchu Alice Rage
The Long Good Friday Victoria
1981 Excalibur Morgana
1984 Cal Marcella
2010: The Year We Make Contact Tanya Kirbuk
Faerie Tale Theatre: "The Little Mermaid" Amelia printzesa
1985 Heavenly Pursuits Ruth Chancellor
Coming Through Frieda von Richtofen Weekley
White Nights Galina Ivanova
1986 The Mosquito Coast Mother Fox
1988 Pascali's Island Lydia Neuman
1989 When the Whales Came Clemmie Jenkins
The Cook, the Thief, His Wife & Her Lover Georgina Spica
1990 Bethune: The Making of a Hero Frances Penny Bethune
The Comfort of Strangers Caroline
1991 Where Angels Fear to Tread Lilia Herriton
1993 The Hawk Annie Marsh
Royal Deceit Geruth
1994 The Madness of King George Mecklenburg-Strelitzeko Charlotte erregina
1995 The Snow Queen Snow Queen
1996 Some Mother's Son Kathleen Quigley
1997 Critical Care Stella
1998 Sidoglio Smithee
The Prince of Egypt Erregina
1999 The Passion of Ayn Rand Ayn Rand
Teaching Mrs. Tingle Mrs. Eve Tingle
2000 Greenfingers Georgina Woodhouse
2001 The Pledge Medikua
No Such Thing Nagusia
Happy Birthday Distinguished Woman
Last Orders Amy
Gosford Park Mrs. Wilson
2003 The Roman Spring of Mrs. Stone Karen Stone
Calendar Girls Chris Harper
2004 The Hitchhiker's Guide to the Galaxy Deep Thought
The Clearing Eileen Hayes
Raising Helen Dominique
2005 Elizabeth I Elisabete I.a
Shadowboxer Rose
2006 The Queen Elisabet II.a
2007 National Treasure: Book of Secrets Emily Appleton
2008 Inkheart Elinor Loredan
2009 State of Play Cameron Lynne
Love Ranch Grace Botempo
The Last Station Sofya Tolstoy
The Tempest Prospera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Helen Mirren. 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Helen Mirren. 2023-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).