Caligula (filma)
Caligula (italieraz Caligola eta euskaraz Kaligula) 1979ko Tinto Brass italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama eta historia film erotiko bat da. Peter O'Toole, Malcolm McDowell, Helen Mirren, John Gielgud, John Steiner, Paolo Bonacelli, Teresa Ann Savoy eta Leopoldo Trieste aktoreek antzeztu zuten. Gidoia Gore Vidal estatubatuar idazteak idatzi zuen.
Film honen bi bertsio daude, bata jatorrizkoa eta Tinto Brassek zuzendua, sexu eszenekin baina zinema aretoetan proiektatzeko baimendua, eta bestela ekoizlea eta Penthouse aldizkariaren sortzailea zen Bob Guccionek filmatutako hedapena, jada sexu lesbiko eta intzestu eszenez osatua.
Kaligularen kaleratzea eztabaidagarria izan zen; lege-arazoak eta haren eduki bortitz eta sexualari buruzko eztabaidak izan ziren. Mozketarik gabeko bertsioa debekatuta dago oraindik hainbat herrialdetan. Kritikaren aipamenak erabat negatiboak izan ziren. Hala ere, McDowellek pertsonaia nagusi gisa eta O 'Toolek Tiberio gisa egindako lana goraipatuak izan ziren. Calígula, gaur egun, zinema-klasiko bat da, baita kultuzko film bat ere, eta bere eduki politikoak meritu nabarmena duela uste da.
2023an, Thomas Negovan ekoizleak 178 minutuko «Ultimate Cut» (muntaia berria) aurkeztu zuen Cannesko Zinemaldian. Bertsio honetan, erantsitako eszena pornografikoak alde batera uzten ditut, Gore Vidalen jatorrizko gidoia hurbilagotik jarraitu nahian. Bertsio berri honek, berreskuratutako eszenekin, ez zuen Tinto Brass zuzendariaren baimenik izan, baina Malcolm McDowell protagonista asebete zuen eta kritika onak jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tiberio (Peter O'Toole) erail ondoren, Kaligulak (Malcolm McDowell) Erromatar Inperioaren tronua bereganatu eta tirania eta despotismoa ezarriko ditu. Kontakizunak Kaligula gizaseme beldurgarri eta gorrotatua bilakatuko duten bere erokeri eta gehikeriak islatzen ditu.
Tiberio erromatar enperadorea herriko gorrotoa ezagutu du. Sifiliak jota eta osasun ahularekin dagoenez (baita ere ezegonkortasun mentala du) urteak daramatza bere burua Erromatik erbesteratuta. Tiberiok, tronurako oinordekoa den Caligularen gaztearen osaba aitona, Kaligula eta Kaligularen anaiordea den Gemelo deitzen die, bere babeslekura joan daitezen. Han, Tiberiok dio Kaligula izango dela haren oinordekoa, eta, aldi berean, haren heriotza eta Gemelorena Kaligularen esku profetizatzen ditu. Handik gutxira, Tiberio gaixotu egin zen ohean, eta Kaligulak hiltzea erabaki zuen. Kaligulak berehala hartu zuen Erromatar Inperioaren tronua, tirania eta despotismo aro bat ezarriz. Hortik aurrera, Kaligulak enperadore gisa zituen xelebrekeriak eta gehiegikeriak azaltzen dira.
Aktoreek
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Malcolm McDowell: Caligula
- Teresa Ann Savoy: Drusila
- Guido Mannari as Makro
- Patrick Allen: Makro (ingelesezko bikoizketa) (krediturik gabe)
- John Gielgud: Nerva
- Peter O'Toole: Tiberio
- Giancarlo Badessi: Klaudio
- Helen Mirren: Kaesonia
- John Steiner: Longino
- Paolo Bonacelli: Kaerea
- Leopoldo Trieste: Karikles
- Adriana Asti: Ennia
- Mirella Dangelo: Livia
- Richard Parets: Mnester
- Donato Placido: Prokulo
- Osiride Pevarello: Erraldoia
- Anneka Di Lorenzo: Mesalina
- Lori Wagner: Agripina
- Bruno Brive: Gemelo
- Paula Mitchell: Subura abeslaria
Kanpoan loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caligula filmaren iragarki ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Caligula filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979ko filmak
- Tinto Brassek zuzendutako filmak
- Bob Guccionek zuzendutako filmak
- Gore Vidalek idatzitako filmak
- Bob Guccionek idatzitako filmak
- Malcolm McDowellek idatzitako filmak
- Tinto Brassek idatzitako filmak
- Malcolm McDowellek antzeztutako filmak
- John Gielgudek antzeztutako filmak
- Peter O'Toolek antzeztutako filmak
- Helen Mirrenek antzeztutako filmak
- Teresa Ann Savoyk antzeztutako filmak
- Giancarlo Badessik antzeztutako filmak
- Adriana Astik antzeztutako filmak
- Leopoldo Triestek antzeztutako filmak
- Paolo Bonacellik antzeztutako filmak
- John Steinerrek antzeztutako filmak
- Mirella D'Angelok antzeztutako filmak
- Osiride Pevarellok antzeztutako filmak
- Guido Mannarik antzeztutako filmak
- Maria Cumani Quasimodok antzeztutako filmak
- Pino Ammendolak antzeztutako filmak
- Patrick Allenek antzeztutako filmak
- Rick Paretsek antzeztutako filmak
- Anneka Di Lorenzok antzeztutako filmak
- Eolo Caprittik antzeztutako filmak
- Bob Guccionek ekoitzitako filmak
- Franco Rossellinik ekoitzitako filmak
- Penthousek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film erotikoak
- Drama filmak
- Antzinako Erroman girotutako filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Epika filmak
- Biografia filmak
- Erroman girotutako filmak
- Intzestuari buruzko filmak
- Umore beltzeko filmak
- Zentsuratutako filmak