Txikipedia:Hondartza-bolei

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hondartza-bolei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olimpiadak Rio 2016

Hondartza-Boleiaren lehen erreferentziak 1914 izan zen. Uruguain izan zen lehen aldia jolasten eta ondoren Hawain jolastu zen.  Azkenengo herrialdea honetan arean egin zen eta andik aurrera arean egiten dira.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza-boleia, funtsean, pistako boleibola bezala jokatzen da. Jokalari batek ematen dio puntuari hasiera beste zelai erdira sakea eginez. Talde bakoitzak , gehienez, hiru aldiz kolpatu dezake baloia, beste zelaira itzuli arte. Kolpatze hauetan, ezin da baloia heldu, ezta ondoz ondoko bi kolpe eman. Gorputzeko edozein atalekin jo daiteke baloia.

Puntua galtzeko aukera desberdinak daude, hauek dira ohikoenak: hiru toke eman eta gero baloia beste aldera ez pasatzea, berezko zelaian botea ematea, baloia kanpo marretatik haratago bidaltzea eta sarea gorputzarekin ukitzea.

Parte-hartzaile kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza-bolei kirolean bi jokalari aritzen dira talde bakoitzean, txapelketa bereziren batean lauko taldeak ikus daitezke, baina modu ofizialean jokatzerakoan biko taldeak daude. Pistakoan berriz, sei jokalariko bi talde aritzen dira. Gainera, hondartzakoan ez daude bestean dauden errotazioak. Beraz, puntu hasieran bi jokalarien artean erabakitzen dira posizioak eta ez dute ordena zehatz bat jarraitu behar.

Taldea bi jokalarik bakarrik osatzen dutenez, ez dago aldaketa egiteko aukerarik, hau da, bi jokalari horiek hasi eta bukatuko dute partidua.

Zelaiaren neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzako-boleibolean hurrengoak dira neurriak: 16m luzera x 8m zabalera. Pistakoan, aldiz, handiagoak dira: 18m x 9m. Gainera, azken honetan eraso eremuak markatu egiten dira, saretik 3 metroko distantziara.

Sarearen neurriak ere, desberdinak dira. Hondartzako-boleibolean motzagoa da eta ertzak zabalagoak ditu, publizitatea jartzeko.

Puntuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kiroletan nahiko antzekoa da. Pistako boleibolean aukera dago 3 zein 5 seteko partiduak jokatzeko, txapelketa horren arauen arabera. Hondartzakoan ordea, 3 setetara jokatzen dira partiduak, hau da, 2 irabazten dituen lehenengo taldeak irabaziko du partidua. 21 puntuko sistemarekin jokatzen da, baina hirugarren seta, 15 puntura jokatzen da, beti ere 2 puntuko abantaila lortuz.