Itxura
Iberiar sistema (gaztelaniaz, Sistema Ibérico edo Cordillera Ibérica) Espainiako mendigune bat da; Iberiar goi-lautadaren eta Ebroko haran edo sakonunearen artean dago, eta asko baldintzatzen du alde bateko eta besteko klima.
Mendebaldetik ekialdera, 500 km inguruko luzera du, eta Burgos probintziako Bureba eskualdetik Valentzia probintziaraino hedatzen da.
Moncayo mendia (2313 m) da mendirik garaiena, Soria eta Zaragoza probintzien artean.
Iberiar penintsulako ibai garrantzitsu batzuk jaiotzen dira mendigune honetan: Duero, Tajo, Turia eta Júcar.