Wikipedia, Entziklopedia askea

Tajo

Tajo ibaiaren ibilbidea, iberiar penintsulan.

Tajo ibaia iberiar penintsulako ibairik luzeena da. Penintsularen erdialdetik igarotzen da, ekialdetik mendebaldera. Iberiar Sisteman jaio, eta, 1.007 kilometroko bidea egin ondoren, Ozeano Atlantikora iristen da, Lisboa hirian (Portugal). Ibaiaren ahoan, Lastozko itsasoa deituriko estuarioa osatzen du.

Lehenengo 816 kilometroetan, Espainia zeharkatzen du, eta lau autonomia-erkidegotatik (Aragoi, Gaztela-Mantxa, Madril eta Extremadura) eta sei probintziatatik igarotzen da (Teruel, Guadalajara, Cuenca, Madril, Toledo eta Cáceres).

Hainbat hiri garrantzitsu ere zeharkatzen ditu: Espainian, Aranjuez, Toledo, Talavera de la Reina eta Alcántara; Portugalen, berriz, Abrantes, Santarém eta Lisboa.

Tajo ibaia, Toledo ondoan.