Txikipedia:Iker Aleman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iker Aleman

Iker Aleman Azkarraga, 2000ko urriaren 2an jaio zen, Irurita herrian.

Enduroko moto gidaria da.


Motoaren zaletasuna familiatik etorri zaio, bere aita ere moto gidaria delako. 15 urterekin bere lehendabiziko pausoak eman zituen motoaren munduan. Bere lehen motoa 9 urterekin izan zuen, jaunartzeko diruarekin erosita.


2016an, bere lehen lehiaketak burutu zituen: La Copa de Navarra, 4 Estaciones, Nafarroako Erregionalak eta Euskadiko Txapelketa.


Klubak:

MTR motor schoolen egon zen, baina orain Lokatza Team taldearen barruan dago.


Urte hauetan gogor entrenatu du KTM 300 2t motoaren gainean.


Palmaresa:

2018 Espainiako lurralde gehienetan zehar lehiatzen den Copa Nacional 4 Estaciones delako txapelketan txapeldun nagusia kategoria guztietan.

2018- Euskadi Enduron azpi txapelduna.


2018- EnduRoc lehiaketan 3. postua Junior kategorian. Katalunian ospatzen da.


2018- XXIII Raid de Meringradesen 1. postua Junior Kategorian. Asturiasen ospatzen den lehiaketa da.


2019- GAS ENDURO 4 Estaciones denboraldiko kopako txapelduna


2019ko Enduro Elgoibarren (Euskadiko Txapelketarako puntuagarria) 3. postua.


2019ko Enduro txapelketan Euskadiko, Asturiasko eta Gaztela Leongo 1. postua Junior kategorian lortu zuen.


2019 Tineo-Tuña Enduron (Asturias) 1. Postua.

2019 Enduro Extreme Challenge Licq Atherey txapelketan (Frantzia) 1. postua junior kategorian.


2020- (Covid-en ondorioz, aurreikusitako lasterketen egutegia bertan behera geratu zen.)


2021eko LEHIAKETEN AURREIKUSPENAK:


Enduro Espainiako Txapelketa

Enduro erresistentzia lasterketak: Gordexola, Extreme Challenge...