Txikipedia:Ilia Topuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1997ko urtarrilaren 21a
Halle
🔨
Lanbidea
borrokalari profesionala
📷
UFC konpainiako gerrikoa.

Ilia Topuria 1997ko urtarrilaren 21ean jaio zen espainiar-georgiar borrokalaria da. Gaur egun ultimate figthing championship (UFC) kategoriako luma pisuan borrokatzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topuria Alemanian jaio zen. Bi guraso georgiarren semea da. 7 urterekin Georgiara joan zen eta han borroka praktikatzen hasi zen. 15 urterekin Espainara joan zen, alikantera eta han arte martzial mixtoak praktikatzen hasi zen. 2015ean izan zuen lehen borroka profesionala eta ordutik borrokatzen jarraitu du.

Ultimate Fighting Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliak 2020an debutatu zuen UFC konpainiarekin Youssef Zalalen kontra UFC 179an. Irabazi egin zuen arbitroen erabakiarengatik. 6 borroka irabazi eta gero Joss Emetten aurka, luma pisuko top 5a, irabazi egin zion arbitroen erabakiarengatik. Azken borroka honetan erakutsi zuen mailarengatik Alexander Volkanovskiren aurka borrokatzeko aukera eman zioten, azken honi nocaut bidez irabazi zion, UFCko Luma pisuko munduko txapeldun bihurtuz.

Errekorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 borroka egin ditu eta inoiz ez du bat ere galdu.

Errekor profesional
15 borroka 15 irabazi 0 galdu
Nocaut 5 0
Sumision 8 0
Epailearen erabakiz 2 0