Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imanol Yeregi


👶
Jaiotza
1995
Zumaia
🔨
Lanbidea
kirolari
📷

Imanol Yeregi (1995, Zumaia) euskal surfista da, Euskaldiko txapelketa asko irabazi dituena.

Imanol Zumaian jaio zen, txiki-txikitatik ibili da bere aitarekin olatu artean. Hasieran, Zumaian bertan hasi zen surfeatzen, baina gero, 2016an 16-17 urte zituela, Quiksilver taldearekin egin zituen lehen bidaia luzeak. 2011n Australiako World Tour Champion-eko proban parte hartu zuen. 2015ean Islandian aritu zen Natxo Gonzalez eta Hodei Collazo surflariekin batera.

Espainiako eta Euskadiko txapelketa ugari irabazi ditu. 2017an munduko txapelketan hartu zuen parte eta 2018an munduko QS txapelketa eskuratu zuen Portugalen jokaturiko azken proba irabazita.

2018an surf eskola sortu zuen Zumaian eta orain ere bere herriko gazteei surfeatzen irakasten dabil. Entrenamendu itzelak eskaintzen ditu, gainera mutil humoretsua da.

  • Espainiako txapelketa (1): 2014, 2020
  • Euskal Herriko txapelketa (3): 2013, 2016, 2017
  • Euskal zirkuitua (2): 2016, 2018