Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar-ahatea

Ipar-ahatea ahate ez-domestiko bat da. Udan Europan, Asian eta Ipar Amerikan bizi da eta neguan Araba eta Nafarroako hezegunetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marroi kolorekoa da eta buztan beltza du. Hanka laranjak ditu. Mokoa zapala eta beltz eta laranja kolorekoa. Tamaina txikia du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarjaleak dira, askotan uretan dauden hostoak eta sustraiak jaten dituzte. Dieta osatzeko batzutan zekale haziak eta uretako intsektuak ere jan ditzake

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6-15 arrautza arroxa jartzen ditu eta 24-26 egunetan zehar txitatzen ditu. Txitatu ondoren arrautza guztietatik batera jaiotzen dira txitak eta ordu gutxitan gai dira habia utzi eta amarekin elikagai bila joateko. 50 egun pasa ondoren hegan egiteko gai dira.

Izenak beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ingelesez: Gadwall
  • Gazteleraz: Ánade friso
  • Frantsesez: Canard chipeau