Txikipedia:Itoiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Carlos Perez, Itoiz taldeko ahotsa eta gitarra

Itoiz, euskal musika taldea izan zen, 1978an Mutriku eta Ondarroan sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat estilo ezberdin landu zituzten, hala nola, folk, pop eta rock progresiboa. Bost gazteek osatzen zuten taldea, "Indar Trabes" izenarekin hasieran, baina, Durangoko Disko eta Liburu Azokarako diskoa ateratzeko aukera eduki zutenean, izena aldatzea erabaki zuten, izen labur bat nahi zutelako.

Diskoak arrakasta handia izan zuen, nahiz eta kritika txarrak ere izan zituen. Bertan entzun dezakegu haien kantu famatuena: Lau teilatu. Beste hainbat disko argitaratu ondoren, azkenean, taldekideek bide ezberdinetatik joan beharraren ondorioz 1988-an taldea banatu egin zen.

Taldekide esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Carlos Perez: gitarra eta ahotsa
  • Foisis: baxua
  • Jose A. Fernandez: pianoa eta teklatua
  • Estanis Osinalde: bateria
  • Joseba Erkiaga: flauta
  • German Ors: gitarra
  • Jimmy Arrabit: bateria
  • Jean-Marie Ecay: gitarra
  • Xabi Pery: gitarra

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itoiz (1978)
  • Ezekiel (1980)
  • Alkolea (1982)
  • Musikaz Blai (1983)
  • Espaloian (1985)
  • Nobela beltza (1985)
  • Ambulance (1987)
  • Eremuko Dunen Atzetik Dabil... (1988)
  • Itoiz 1978-1988 (2000)
  • Itoiz-Antologia 1978-1988 (2008)