Txikipedia:Ondarroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak8.179
🔎  Azalerakilometro koadro
🌄  Altuera6 metro
Map

Ondarroa Bizkaiko udalerri bat da. 8.477 biztanle ditu.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroak Berriatuarekin egiten du muga mendebaldean eta hegoaldean, eta Mutrikurekin ekialdean. Iparraldean Kantauri Itsasoa dauka.

Ondarroan Artibai ibaia itsasoratzen da. Herriko eraikin gehienak ibai honen alboan kokatzen dira.

Oso herri malkartsua da, eta hiru nekazal auzo ditu: Errenteria, Gorozika eta Goimendia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroari 1327ko irailaren 28an eman zion hiri-gutuna Maria Diaz Harokoak, baina aurretik ere bazeuden arrantzale familiak inguru hartan bizitzen.

Ondarroako Arrigorri hondartza

Erdi Aroan Artibai ibaian burdinola asko zeuden, eta han egindako burdin asko Ondarroako portutik garraiatzen zen Europako beste leku batzuetara, txalupaz. Adibidez, Ingalaterrara, Portugalera, Siziliara...

Eguraldi txarra zegoenean, sua pizten zuten Santa Klara ermita dagoen lekuan, horrela txalupek Ondarroa non zegoen ikusten zuten.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean inguruko mendietan mahastiak ziren nagusi, eta mahatsarekin txakolina egiten zuten. Beranduago, mahastien ordez sagastiak zabaldu ziren, eta sagarrekin sagardoa egiten zen. Herrian sagardotegi asko zeuden, eta Ondarroako sagardoa ezaguna zen beste herrietan ere. XX. mendean sagastien ordez pinua sartu zen, hauen egurra erabiltzeko.

Ondarroako alde zaharra

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794an frantses tropek su eman zioten Ondarroari, eta eraikin gutxi geratu ziren zutik (Likona dorrea, Andra Mari eliza eta Etxe Handia bakarrik).

XX. mende hasieran italiarrak etorri ziren Ondarroara eta arrain kontserba fabrika asko ipini zituzten. Garai horretan txalupak ikatza erabiltzen hasi ziren mugitzeko, eta urrutirago joaten hasi ziren. Aurretik arraunekin edo haizearen indarraz (belekin) mugitu behar izaten ziren.

XX. mende erdialdean arrantza asko ugaritu zen, txalupak asko hobetu zirelako (radar hobeak zituzten arraina non zegoen jakiteko, izozkailuak zituzten arraina hotz mantentzeko...). Portuan lan asko zegoenez, kanpotik jendea asko etorri zen arrantzan lan egitera (galiziarrak, andaluziarrak...). Herrian gero eta jende gehiago zegoenez, etxe eta auzo berriak egin behar izan ziren. Adibidez, Kamiñazpi auzoa.

Txalupak Ondarroako portuan

Gaur egun ere arrantza garrantzitsua da Ondarroan. 2000. urtetik aurrera Afrikako Senegaletik jende asko etorri da portuan lan egitera.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako alkatea Zunbeltz Bedialauneta da.

2019ko maiatzaren 26an egin ziren udala aukeratzeko hauteskundeak, eta emaitzak hauek izan ziren: EH Bildu koalizioa, 2.383 boto; EAJ alderdia 1.927 boto; PSE alderdia 85 boto; eta PP alderdia 57 boto.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroan herritarren gehiengoak euskaraz daki, %78,51ak.

Ondarroa Akilla menditik ikusita. Ibaiaren azken meandroan eraikita dago alde zaharra.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako jai nagusiak hauek dira:

  • Kamiñazpiko jaiak.
  • Zapato Azule.
  • Andra Mari jaiak.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andra Mari eliza: 1462 inguruan eraiki zen.
  • Likona dorretxea: XV. mendekoa da, erdi arokoa.
  • Kofradia zaharra: 1920an eraiki zuten, eta Pedro Guimon arkitektoak diseinatu zuen
  • Plaiko zubia: 1927an eraiki zuten. Lehen ordaindu egin behar zen zeharkatzeko, eta zabaldu egiten zen, txalupak pasatzeko.
  • Vega Hotela: XX. mende hasierako eraikina
  • Zubi Zaharra: 1795ean eraiki zuten. Aurretik egurrezkoa zen.
  • Antiguako Ama eliza: Hilerriaren alboan dago. XVI. mendea baino lehenago eraiki zela uste da.

Ondarroar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]