Txikipedia:Izaro Andres Zelaieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
IZARO

Izaro Andres Zelaieta 1993ko gabonzahar egunean jaio zen Mallabian. Urte batez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren komunikazioko gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da.

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an "om" izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik oholtza gainera igotzen da IZARO izenpean. Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arias, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi dira IZAROrekin diharduten musikariak.

2014an hasi zen tabernetan abesten. Talde bat eratzea erabaki zuen taldekideak ezagutu berri zituenean. 2016an Om diska plazaratu zuen. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.

2018an otsailaren 16an bigarren diska atera zuen, Eason izenekoa. Lehenengo diskaren arrakasta ikusita eta aurreratu zituen Er(h)ori eta Delirios singleen ondoren ikuskizun handia zegoen disko berria eskuratzeko. Hamar kantuk osatzen dute lana. Eason diska aurkezteko bira luzea egin dute, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainian eta Mexikon ere. Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Om
  • Hankapuntetan I
  • Eason
  • Limones en invierno
  • Limones de oro

Abesti ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • koiLarak
  • Tu escala de grises
  • Errefuxiatuak
  • Er(h)ori
  • Neguprenoa
  • La felicidad

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestia.
  • Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere.
  • Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen, Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole.
  • Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.
  • Igelaren Bandaren Ur berri, urte berri diskoan.
  • Nøgen taldearen Gertu abestian.