Wikipedia, Entziklopedia askea

J. K. Rowling

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1965eko uztailaren 31
Yate (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
zinema ekoizle
📷
Argazkiak
ikusi
J. K. Rowling idazlea 2010. urtean.

J. K. Rowling idazle britaniar bat da, Harry Potter pertsonaia sortzeagatik ezaguna. Haur mago honi buruzko liburuak eta pelikulak oso ospetsuak dira mundu osoko haurren eta helduen artean: idazle honen lanek 400 milioi ale baino gehiago saldu dituzte 65 hizkuntza baino gehiagotan, haien artean euskara ere.

Joanne Rowling 1965eko uztailaren 31n jaio zen Yaten, Erresuma Batuan. 1990. urtean bururatu zitzaion Harry Potterren istorioa trenaren atzeraldi luze batean. Baina arazoak izan zituen liburua idazteko; ama ezkongabea zen eta oso lanpetuta zebilen. Eskuz idatzi behar izan zuen, ez zuelako idazteko makina bat edo ordenagailu bat erosteko aukerarik.

Azkenean, 1997. urtean argitaratu zuen Harry Potterri buruzko lehenengo liburua. Erresuma Batuan agertu zen Harry Potter and the Philosopher's Stone izenburuarekin; euskaraz, Harry Potter eta sorgin harria izenburuarekin argitaratu zuen Elkarlanean argitaletxeak, Iñaki Mendigurenek euskaratuta.

Rowlingek ez zuen nahi haurrek jakiterik liburua idatzi zuena emakumea zela; hori dela eta, inizialak erabili zituen, bere izena ezkutatzeko.

Lehenengo arrakastaren ostean, Harry Potterren inguruko liburu gehiago idatzi zituen. 2001. urtean, haren liburuetan oinarritutako lehenengo pelikula egin zen.