Txikipedia:James Watt

Wikipedia, Entziklopedia askea

James Watt Greenocken, Eskozian jaio zen, 1736 eko urtarrilaren 19 an. eta Handsworthen, Ingalaterran, hil zen 1819ko abuztuaren 25 an. Asmatzailea, ingeniari mekanikoa eta kimikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Watt

Bere osasun delikatuak ikasketak normaltasunez artatzea ekiditu zion. Hori dela eta, lehen urteetan bere gurasoek, James Wattek eta Agnes Muirheadek etxean hezi zuten. Garai hartan, bere aitaren arotz tailerra ere deskubritu zuen, non bere bizitzan zehar hainbeste balioko zion instrumentuak erabiltzen trebatu zen. Azkenik, bere hezkuntza arduragabetzat jotzen zen eskolara bidalita, ez zen 13 edo 14 urte bete arte nabarmentzen hasi, ikasketetan, batez ere matematiketan, zituen trebetasunak nabarmendu ziren arte.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgowko Unibertsitatean eta gero 1755ean Londresko Unibertsitatean egin zituen ikasketak.

Asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamesek lurrun makina originala hobetu zuen. Hobekuntza honetan kondentsadorea aldatu zuen, hau da, energia galtzea saihesten zuena eta makina honen potentzia, efizientzia eta baliagarritasuna hobetu zituen. Azkenik, motor hori egokitu zuen mugimendu birakari bat sortzeko.

Bere asmakizunen arrakasta ekonomikoa izugarria izan zen. Asmatzaile honek errekonozimendu ugari jaso zituen, adibidez 1785ean Londresko Royal Society-n sartu zen formalki. Gainera, Birminghameko Lunar Society-ko kide ere izan zen.