Greenock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greenock
Grianaig
 Erresuma Batua
Greenock + Golden Princess.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Eskualdea Inverclyde
Izen ofiziala Greenock
Postakodea PA15, PA16
Geografia
Koordenatuak 55° 57′ 00″ N, 4° 46′ 00″ W / 55.95°N,4.7666666666667°W / 55.95; -4.7666666666667Koordenatuak: 55° 57′ 00″ N, 4° 46′ 00″ W / 55.95°N,4.7666666666667°W / 55.95; -4.7666666666667
Greenock hemen kokatua: Eskozia
Greenock
Greenock
Greenock (Eskozia)
Demografia
Biztanleria 44,248 biztanle (2011)

Greenock (ɡ̊ɾʲiənɛɡ̊ʲ, Eskoziako gaeleraz: Grianaig, eskozieraz: Greenock), Eskozia mendebaldeko udalerria da, Inverclyde eskualdeko hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 44.248 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar hainbat izen eman izan zaizkio, Grinok, Greenhok, Grinock, Greenhoke, Greinnock eta Greinok. 1700tik aurrera Greenock izan da. Britoien Graenag hitzak "toki harritsua edo hareatsua" esan nahi du baina gaelerazo Grian cnoc izenak "muino eguzkitsua".

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean duen Gourock eta ekialdean duen Port Glasgowekin batera gune-metropolitarra sortzen du. Eskoziako Behe Lurretan kokatuta dago, Clydeko fiordoaren hegoaldean, Clyde ibaiaren bokalean hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hugh de Grenock-ek 1296an baroierria sortu zuen eta jadanik existitzen ez den gaztelua eraiki zuen. 1540 urtean ondoko Finnart baroierria ere hartu zuen bere lurrak handituz.

1560ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren herriko eliza denak itxi ziren eta herritarrek Inverkiperaino 10 kilometro ibili beharra zeukatenez 1589an John Schaw baroiak eliza eraikitzeko baimena eskuratu zuen erregearengandik. Eskozian eraikitako lehen eliza protestantea izan zen.

Greenock-eko badiak hiru badia txikiago ditu eta mendebaldekoan arrantale herria bazen ere ekialdekoan kai handi bat eraiki zuen John Schawk 1635ean, Sir Johnen badia izena hartu zuena. Arrantzak aberastasuna ekarri zion herriari eta gatzaturiko sardinzarraren esportazioarei esker merkataritza ere asko handitu zen. Itsasontziak ugari etortzen hasi ziren Glasgowko tabako merkatarien enkarguez eta aduana ere eraiki zen Greenocken. Glasgowko udalak Newark gazteluaren ondoan itsas-portua eraiki zuen 1668an eta inguruan eratuz joan zen herria Port Glasgow izan zen, gaur egun eskualdeko bigarren herria dena. 1765ean azukre findegia ere inauguratu zen.

Greenock jadanik itsas-portu eta untzi eraikitzaile garrantzitsua zen eta 1774an Clyde ibaia nabigaziorako erabilgarria bihurtu zen. 1812an Europako lehen lurrun bidezko itsasontzi zerbitzua ezarri zen, PS Comet untziak Glasgow, Greenock eta Helensburgh lotu zituen. 1828an dagoeneko Belfast, Derry, Liverpool, Inverness, Campbeltown eta Hebridak ere lotzen zituzten lurrun bidezko itsasontziek.

1886an Victoria dorrea eraiki zen herriaren aberastasunaren adierazgarri. Italiar estiloan altxatu zen eta 75 metrotako garaiera du. Gaur egun udaletxea eta Inverclyde eskualdeko administrazioaren bulegoak daude bertan. Herriaren mendebaldean aberatsen villa ederrak ere eraiki ziren.

1907an Clyde Torpedo Factory eraiki zen eta Bigarren Mundu Gerran ondoko Long aintziran torpedoen praktikak egin ziren. 1940ko apirilaren 30ean Maillé Brézé gerra-untzi frantsesak arazo bat izan zuen torpedo hodian eta torpedoak eztanda egin zuen. 25 soldadu hil ziren eta bste 48 zauritu.

Gerraren ondoren industria handien gainbehera iritsi zen eta langabezia arazo larria bihurtu zen Greenocken. Biztanleriaren gainbehera ere orduan iritsi zen, 1921 urtean 81.123 biztanlerekin Eskoziako seigarren herria izan zen baina gaur egun biztanleria erdira jeitsi da eta herrialdeko 17.a da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greenockar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greenock Aldatu lotura Wikidatan