Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexua gizonezkoa
Antzinako Erromako erlijioa eta Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexua Gizonezkoa
Ikonografia makila, Giltza eta Hirurehun eta hirurogeita bosta
Familia
Aita Saturno eta Caelus
Ama Entoria eta Hekate
Ezkontideak Juturna eta Venilia
Seme-alabak Canens eta Fontus
Anai-arrebak Hymnus, Felix eta Faustus

Jano erromatar mitologiako jainko bat da. Ateen, hasieren eta amaieren jainko izan zen. Bi aurpegiko irudia du: bata aurrera begira eta bestea atzera begira dagoena. Janok urtarrilari izena ematen dio, bere aurpegietako bat abendura begira dagoelako eta kontrakoa urtarrilera. Bera irudikatzeko ikurrak giltza, atea eta hasiera dira.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janoren jatorria ez dago argi baina Erromako jainkoen artean zaharrenetakoa da. Jano izenaren esanahia ere ez  da argia eta antzinako erromatarrek ere ez dakite nondik datorren.

Tradizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen ohikoetariko bat “Quirio” izan zen baina beste izen batzuk ere eman zizkioten, adibidez: Geminum ( bi aurpegi zituelako), Patrem (Aita da), Junonium…

Jano eta egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainko honi eskaintzen zizkioten Erroman urteko lehen eguna eta hilabete, janok iragana eta etorkisuna aldi berean ikusteko gaitasuna zuen.