Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

John Dalton


John Dalton 1766ko irailaren 6tik – 1844ko uztailaren 27ra bizi izan zen

John Dalton Ingalaterran bizi izan zen kimikari, fisikari eta meteorologo bat izan zen. Manchesterko unibertsitatean fisika eta kimika irakatsi zuen urte askotan. Ikusmenean akats bat zuen eta akats horrek oztopoak jartzen zizkion koloreak bereizteko. Arazo hori aztertu zuenean deskribatu egin zuen, eta "daltonismo" izena jarri zion akatsari; gaur egun, izen horrexekin ezagutzen dugu akats hori.

Cumberlanden jaio zen, Ingalaterran. Bere herrixkako eskolan hasi zen ikasten, eta hain ikasle ona zenez, hamabi urte zituenean eskolako irakasle bihurtu zen. Handik zazpi urtera zuzendari izendatu zuten. 1793an, Manchesterrera joan zen bizitzera. Matematika, fisika eta kimika irakasten zituen ikastetxe batean. Hala ere, irakasle izateak bere azterketa zientifikoak egiteko denbora kentzen ziola ohartu zenean, eskolako irakasle lana utzi zuen eta klase pribatuen bitartez hasi zen ikasleei matematika eta kimika irakasten, dirua lortzeko. Ez zen ezkondu eta modu xume eta apalean bizi izan zen beti, baita ospea izan zuenean ere.

  • Daltonen legea asmatu zuen, kimikan oso erabilia.
  • Atomoen teoria asmatu zuen, atomoak irudikatzeko.
  • Daltonismoa deskribatu zuen.