Txikipedia:Julie Chu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julie Chu hockey partida batean.

Julie Chu Bridgeporten (estatu batuak) jaio zen, 1982ko martxoak 13an. Gaur egun Caroline Ouelletterekin ezkonduta dago eta 2 alaba ditu: Liv Chu-Ouellette(2017ko azaroak 5) eta Tessa Chu-Oullette(2020ko maiatzak 14).

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvarden egin zituen psikologia ikasketak, eta 2007an lizentziatu zen psikologa bezala. Ikasten zuen bitartean emakumezkoen hockey taldean hasi zen jokatzen, ikasketak amaitzerakoan, Patty Kazmaier saria eman zioten hau da, Estatu batuetako hokey jokalari onenaren saria. Horrez gain, Unibertsitatean egin zituen lau urteetan, 284 puntu lortu zituen, horregatik NCAAren historiaren asistente handiena bihurtu zen.

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz-hockey olinpiar jokalari estatubatuar bat zen, AEBetako emakumezkoen izotz-hockey taldean aurrelari postuan jokatzen zuen eta Les Canadiennes-en defentsa-posizioan.  Estatu batuetako selekzioarekin ere jolastu zuen. Bere lehen partida 2000. urtean izan zen eta azkenengoa 2014ko joku olimpikoetan. 2008an hasi zen WWHL taldean eta 2010ean amaitu zuen,hortik CWHL taldera joan zen eta 2010etik 2016ra egon zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen saria 2007an irabazi zuen, Patty Kazmaier saria, unibertsitatzeko jokalari onenaren saria.

-NCAAko ECAC: 2002-03, 2003-04, 2004-05

-NCAAren Conference Tournament: 2003-04, 2004-05

-WWHL: 2008-09, 2009-10

-CWHL: 2010-11, 2011-12, 2013-14, 2015-16

-Clarkson Cup: 2010, 2011, 2012, 2017

-AHCAren bigarren All-American taldea: 2002-03, 2003-04

-NCAAko Frozen Lauko Txapelketako taldea: 2003

-ECACHL Coaches Preseason All-League Selections: 200632 ا

-ECACHL Media Preseason All-League Selections: 2006

-AHCAren lehen All-American taldea: 2006-0733

-Patty Kazmaier saria: 20072

-Urteko jokalariarentzako Bob Allen saria: 200734 ا

-NCAAko saskiratzaile maximoa (284 puntu)

-NCAAko laguntzaile gorena (197 asistentzia)