Edukira joan

Hockey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belar hockey partida bat Donostian, Bera-berako zelaian.
AEBetako National Hockey League izotz hockeyaren ligako partida bat Melbournen.

Hockeya[1] bi talderen artean egiten den kirola da; jokalarien kopurua hockey aldaeraren arabera aldatzen da.Hockey-ko makila edo stick izeneko makila erabiliz, pilota edo puck-a, (disko izenarekin ere ezaguna) talde bakoitzak beste taldearen atean sartzea da helburua[2]. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabazten du.

Hockeyek hiru aldaera ditu: patin hockeya, izotz hockeya eta belar hockeya. Izotz hockeya patin hockeyaren aldaera bat besterik ez da, hau da, zoru arruntean praktikatu beharrean, izotz gainean jokatzen dute jokalariek.

Kirol honetan, beste kirol guztietan bezala, ezinbestekoa da posizioa lantzea eta zaintzea. Posizio egokiena aurkitzeko, belaunak makurtu behar dira, gorputzarekin "Z" forma bat egiten. Posizio horrekin, pilotaren kontrola handitzen da. Pilota jotzen ikasi baino lehen, makila nola hartu eta nola kolpekatu pilota ikasi behar da.

Hockeya pilotarekin eta makilarekin jokatzen den kirol zaharrena da. [4]Duela mila urte, herrialde bata bestetik urrun dauden herrialdeetan, elkarren artean ea loturarik gabe; (Egipton, Grezian, Erdialdeko Amerikan, Persian, Txilen) jokatzen zela frogatuta dago.

Hockeyak 4.000 urte baino gehiago ditu. K.a 2050 urtean, Egiptoko piramide batean, bi jokalariren marrazki bat aurkitu zuten, makilekin pilota lortu nahian. Greziar tenplu bateko erliebean (K.a 514-449) 6 jokalari agertzen dira, horietatik bi, makilak pilotaren gainean gurutzatzen. Seguruenik, marrazki hori hartu zen kirolaren lehen arau ofizialak sortzeko 1852. urtean, "bully" izenarekin hasierako sakea ezartzen (azken urteotan desagertu da). Persian, K.a 2000 urtean. Erdi Aroko Europan, Canterbury eta Gloucester elizetako beirateak erakusten zuten gizonak makilekin (Stick) jolasten. Garai hartan, hockeya debekatu izan zen, arku-tiroarekin lehia zabaldu zuelako, Ingalaterran, defentsa sistemaren oinarria zen kirolarekin.

Hockeya soldadu ingelesek bere kolonietara esportatu zuten. Horrela, kirol hau Indiara iritsi zen. Hinduen herrialdea izan da urte askotan, bere ezaugarriengatik herrialde onenetariko bat.

Harris ingelesak 1852an hockeyaren lehen arauak ezarri zituenetik, arauak moldatzen joan dira, kirola hobetzeko. 1907. urtean gaur egun hockey modernoan indarrean dauden arau gehienak ezarri ziren. Azken urteotan, Nazioarteko Hockey Federazioa ezin izan da jokalariek eskatutakoari moldatu, ikuskizuna eta emozioa gutxitzen.Gaur egun, hockeya belar artifizialeko gainazalean jokatzen da. Futbolaren ostean, kanpoaldean gehien praktikatzen den kirola da, 110 herrialde baino gehiagotan praktikatzen da.

Hockeyaren izena frantsesezko "hocquet" terminotik dator, stick-aren forma kurbatuari erreferentzia eginez.

Patin hockeya, hockeyaren aldaera bat eta, bere izenak esaten duen bezala, patinekin jokatzen dena.

Hockey zelaiaren proportzioak zabala baino bi aldiz luzeagoa izan behar du. Nazioarteko partiduetan 40 x 20 metroko neurria izan behar du. Perimetroa, pilota zelaitik irtetea galarazten duen hesi batez inguratuta dago. Izotz Hockeyan bezala, partiduetan zehar pilotak errebotatzeko erabil daiteke. Zelaiaren ertzak biribilduak dira, pilota zirikatua edo blokeatuta ez geratzeko.

Zelai erdiko lerro batek, bi lauki berdinetan zelaia banatzen du. Alde bakoitzean eremu angeluzuzena duen ate bat dago. Hockeyko ateak, izotz hockeyko ateak bezala, tamaina txikikoak dira. Zehazki, 105 zentimetro altu eta 170 zabal. Haien aurrean, atezainaren babes eremua mugatzen duen zirkuluerdi bat dago.

Nazioarteko patin hockey talde batek gehienez 10 jokalariz osatuta egon behar du. Horietatik bik atezainak izan behar dute nahitaez. Zelaian gehienez 5 jokalari egon ahal dira aldi berean, horietako bat atezaina gisa. Jokalarien aldaketak edozein unetan egin daitezke, partidua gelditu gabe. Talde bakoitzak gutxienez 4 jokalari izan behar ditu zelaian. Lesioen edo kanporaketen ondorioz talde batek 3 jokalarirekin edo gutxiagorekin geratzen bada, partida amaituko da, eta taldeak partidua galduko du edo partidua errepikatuko da.

Hockeyan erabiltzen den materiala (Stick-a eta puck-a)

Sticka plastikozkoa edo egurrezkoa izan daiteke. Beste material batzuk onartzen dira, baina ezin da inoiz metalezkoa izan. Bi aldeak lauak dira eta luzera osoak 90 eta 115 zentimetro artekoa izan behar du, kurbaren kanpoaldetik neurtuta. Horrez gain, ezin du 5 zentimetro baino lodiagoa izan edo 500 gramo baino gehiago pisatu.

Erabiltzen diren patinak "quads" izena dute, lau gurpilekin bi ardatz paralelotan. Gurpilek gutxienez 3 zentimetroko diametroa izan behar dute eta balaztak ezin du 5 zentimetro baino gehiago neurtu. Atezainek patin bereziak erabili ahal dituzte, gurpil txikiekin, defentsa egiterakoan egonkortasuna hobetzeko.

Hockey talde batek erabiltzen dituen jantziak (Bere zelaian jokatzen duenean eta beste taldeen zelaietan jokatzen denean)

Ateizainaren babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainerako hockey modalitateetan bezala, atezainak kaskoa eta maskara eraman beharko ditu. Gainerako jokalariek ez dute inolako babesik eraman behar. Dena den, ohikoa da eskularruak, belaunetakoak, zango-babesak eta ahoko babesa eramatea.

Pilota kautxoz edo plastikoz eginda dago eta esferikoa da. 155 gramo pisatzen du eta 23 zentimetroko perimetroa du. Pilotaren koloreak, zelaiaren kolorearekin kontrastatu behar du, telebistatik ondo ikusteko.

Partidu baten iraupena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patin Hockeyko nazioarteko partidu batek 50 minutuko iraupena du, 25eko bi alditan banatuta, 10 minutuko atsedenaldi batekin bien artean. Partidua geldiaraztea eragiten duten egoeretan, denbora gelditzen da, hala nola, zigorrak daudenean (faltak...) edo laguntza medikoa behar denean. Partiduak talde irabazle batekin amaitu behar du; berdinketa batekin amaitzen bada, luzapen bat jokatzen da. Horrek 10 minutu irauten ditu bi alditan banatuta, 2 minutuko atsedenaldi batekin bien artean, zelaiez aldatzeko. Luzapena amaitzen denean, partidua berdinduta amaitzen bada, penalti jaurtiketara joaten da. Talde bakoitzak 5 jaurtiketa ditu, txandaka. Berdintuta jarraitzen bada, bi taldeek jaurtitzen jarraitzen dute, batek huts egiten duenean eta beste taldeak gola sartzen badu, azken horrek, partidua irabazten du.

Orokorrean, jokalariak:

  • Pilota stickarekin jokatu behar dute, atezain-eremutik kanpo daudenean, patinekin edo gorputzarekin pilota gelditu dezakete, besoak eta eskuak erabili gabe.
  • Jokalariek sticka ez badute, ezin dute pilota jokatu.
  • Ezin dute pilota jokatu, bere gorputzaren edozein atal lurra ukitzen ari bada, atezainak izan ezik.
  • Ezin da pilota gelditu hesiaren kontra.
  • Jokalariak atearen atzetik ibili ahal dira.
  • Atezainak ezin du jokatu, babes osagai guztiak eramaten ez baditu.

Pilotak gorputzaren edo patinen aurka errebotatzen badu gola sartzerakoan, gola ez da emango, norberaren atean ez bada behintzat.

Pilotaren jabetza eta joko-pasiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde batek pilotaren jabetza duenean, 10 segundo ditu zelaia banantzen duen lerroa zeharkatzeko; taldea bere zelaiaren erdira itzultzen bada, 5 segundo ditu. Beste aldera iristen ez bada, beste taldeak zeharkako-jaurtiketa bat izango du. Talde bakoitzak 45 segundo ditu bere erasoa egiteko; denbora hori berrabiaraziko da jaurtiketa libre edo penalti zuzen bat badago, pilotak atea jotzen badu edo atezainak pilota ukitzen badu. Joko pasiboa dagoela esaten da gol-aukera argia duen jokalari bat gola egiten saiatzen ez duenean, edo 45 segundoren jabe izan ondoren, taldea erasotzen saiatzen ez bada. Jarrera hori zeharkako-jaurtiketa batekin zigortzen da. Ateen atzean, geratzen den denbora adierazten duten argi-panelak daude.

Nazioarteko patin hockey partidetan 2 zelaiko epaile daude. Bi epaile laguntzaile daude, bat, aulkien , zigortutako jokalarien, eta falten arduraduna da. Besteak, pilota jabetzaren denbora kontrolatzen du.

Jokalari batek falta bat egiten duenean, partidua eten egin behar da dagokion zigorra betearazteko. Akzioak hausleari ez badio mesedea egiten, epaileak nahi badu abantailaren legea erabili ahal du; erasotzen ari den taldeak pilotaren jabetzarekin jarraitzen du, taldeari kalte ez egiteko. Dena den, jokaldia amaitutakoan, falta egin duen jokalaria dagokion moduan zigortuko da. Golik sartu ezean, falta egin ez duen taldeak baloia berreskuratzeko eskubidea izango du jasotako faltari dagokion jokaldi-motarekin.

Orokorrean, 4 zigor mota daude jokoaren arauak hausten dituzten jokalarientzat:

Ahozko abisua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau errepikatu ezin diren lehen arau-hausteen aurkako abisua da. Faltak ez dira larriak.

Falta larriak, txartel urdina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaile batek txartel urdin bat ateratzeko, jokalari batek jarrera desegoki bera errepikatzen duenean, lehenik zigortua izan bada. Baita arbitroen aginduak betetzen ez direnean edo eztabaidatzen direnean ere. Zigor mota hau gertatzen denean, jokalariak 2 minutuz utzi beharko du zelaia, ezin da jokalari hau ordezkatu eta bere taldea jokalari gutxiagorekin egongo da. Gainera, kontrako taldeak jaurtiketa libre zuzena jasotzen du bere alde. Jokalari batek 3 txartel urdin jasotzen baditu patidu berean, jarraian txartel gorri bat jasoko du.

Falta oso larri, txartel gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txartel gorria erakusten da 3 arau-hauste larriren ondoren (txartel urdinak), baita indarkeria fisiko edo kalte fisikoak eragin ditzaketen ekintzetan ere. Kasu horretan, jokalariak partidua uzten du, eta taldeak 4 minutuz, 4 jokalariekin jokatzen du (Beste taldeak gola sartzen badu 4 minutu horietan, jokalaria zelaira itzultzen da.)

Zigorra ez dakarte, baina araudia betetzen ez duten falta larriak ez direnak, talde-faltak dira. Talde batek 10 talde-falta egiten badu, beste taldeak zuzeneko jaurtiketa izango du.

Zuzeneko jaurtiketa eta penaltiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateko areatik kanpo egindako falta larrienak zuzeneko falta batekin zigortzen dira. Arau-hauslearen eremuan egindakoak penalti batekin zigortzen dira. Bi jaurtiketak ate aurrean dagoen erdiko puntu batetik ateratzen dira. Lehenengoa 7,40 metrora eta bigarrena 5,40 metrora. Bi kasuetan, jokalariak epailearen seinaletik 5 segundo ditu jaurtiketa egiteko, ezin du simulaziorik egin eta zuzenean jaurti behar du aterantz.

Belar-hockeya, patin hockeyaren talde-kirolaren aldaera da. Kirol hau oso ohikoa da Espainian eta Hego Amerikako herrialdeetan, baita Asiako herrialde batzuetan ere, Indian edo Pakistanen, adibidez. Kirol honetan bi talde aurrez aurre jokatzen dute, aurkariak baino gol gehiago sartzeko asmoz, gol gehien lortzen dituen taldeak irabazten du.

Hockey zelaiak 91, 4×55 m neurtzen du eta bi erditan banatuta dago; atzealdean, ate-lerroak aurkitzen ditugu eta alboetan albo-lerroak. Zelai bakoitzean, beste lerro bat dago, 22 metroko eremua deitzen dena; garrantzitsuena da eta atezainak ezin duela pasa. Ateen aurrean, area aurkitzen dugu, area txikia atetik 14,63 metrora dago eta 3 funtzio nagusi ditu:

  • Gol bat sartzeko balio duen eremua da, gola lortuko da pilota zelaiko eremu honetan ukitzen bada.
  • Atezainak berezko arauak ditu eremu honetan.
  • Eremu honetan egiten diren faltak penalti batekin zigortzen dira.

22 jokalari daude zelaian. Talde bakoitzak 10 jokalari gehi atezain bat izan ditzake, gero zelaitik kanpo 7 aldaketa izan ditzakete.

Patin hockeyan erabiltzen den ekipamendu berdina erabiltzen da, patinak izan ezik.

Partidu baten iraupena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidu bakoitzak 60 minutu irauntzen du; lau laurdenetan banatuta daude, eta bakoitzak 15 minutuko iraupena du.

Jokalarien arautegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira oinarrizko arauak:

  • Pilota bakarrik stikcarekin jokatu ahal da
  • Pilota, eskuekin edo oinekin ukitzen bada, falta epaituko da, area barruan bada penalti izango da
  • Bultzadak edo oztopoak falta batekin zigortzen dira.
  • Bi jokalariek aldi berean ezin dute pilota ukitu.

Txartelak eta zigorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txartel berdea, zigor ahulagoa denean, epaile batek ateratzen duenean, jokalariak bi minutuz zelaitik kanpo egon behar duela esan nahi du.
  • Txartel horia errepikapen bat edo ekintza larriago bat dagoenean ateratzen da, kasu honetan jokalaria zelaitik kanpo hamar minuturekin zigortzen da.
  • Txartel gorria epaileek erakusten dute, falta larria izanez gero, txartel hori ateratzen bada jokalaria zuzenean kanporatua izango da.

Izotz hockeya Kanadan asmatu zen 1877an. Ezberdintasun nagusiena beste hockeyko aldaerekin da izotz gainean jokatzen dela.

Jokoa 61 m luze eta 30 m zabal dituen izotz pista batean gertatzen da. Zelaia hiru atal nagusitan banatuta dago. Erdiko atala zona neutroa da eta erdiko zirkulu bat barne hartzen du, non partidak hasten diren. Zona neutralaren bi aldeetan eraso eta defentsa eremuak daude, momentuan puck-a duen taldeak zehazten dituenak.

Talde bakoitzak gehienez 20 jokalariz osatuta egon behar du, baina bakarrik egon ahal dira 6 jokalari zelaian, aldi berean. Horietatik batek atezaina izan behar du.

Izotz hockeyaren oinarrizko arauetan, kontaktua onartzen da, hau da, jokoaren zati handi bat kontaktu fisikoaren inguruan jokatzen da. Horrek lesio bat jasateko erraza den kirol bihurtzen du. Jokalariek behar duten ekipamendua hau da: kaskoa, sorbaldakoak, ukondokoak, aho-babesak, babes eskularruak, hockey prakak (galtza motz) eta oinarrizkoak dira sticka eta izotz-patinak.

Partidu baten iraupena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz-hockey-partidu bakoitza 20 minutuko 3 tartez osatuta dago. Denbora bakarrik pasatzen da puck-a mugimenduan dagoen bitartean. Tarteen artean, 15 minutuko atsedenaldi bat dago.

Jokalarien arautegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jokoa erdiko zirkuluan hasten da ,bi jokalariak aurrez aurre daudela. Epaileak puck-a botatzen duenean kontrako bi jokalariren artean puck-a lortzeko borrokatzen dute
  • Jokalari batek zigor ahul bat jasotzen badu, jokalariak partidua uzten du, eta taldeak 2 minutuz 5 jokalariekin jokatzen du. (Beste taldeak gola sartzen badu 2 minutu horietan, jokalaria zelaira itzultzen da)
  • Jokalari batek zigor larri bat jasotzen badu, zelaia utzi behar du 5 minutu.

Hockeya kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hockey praktikatzeko aldaera alternatiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Monoziklo gaineko hockeia, patin hockeyaren antzerakoa da, baina monozikloaren gainean jokatzen da, eta tenis pilota batekin.
  • Floorball, Izotz hockeyaren aldaera bat da; plastikozko pilotekin jokatzen da, paseak oinekin egin daitezke, beti ere hurrengo ukitua stick-arekin bada.
  • Ur azpiko hockeya, kirol berezi hau Portsmouth-en (Britainia Handian) jaio zen 1954an, hockey tradizionalaren aldaera gisa. Talde bakoitza ur azpian dauden sei jokalariak osatzen dute, itsas hondoaren azpian.
  • Hurling, jatorri zeltakoa, Irlanda osoko ondarea da. Hurleya egurrezko makilarekin eta beisbolean erabiltzen diren antzeko pilota batekin jokatzen da. Eta jokalariek kasko bat erabili behar dute, mina saihesteko edo gutxitzeko.
  • Shinty, Eskoziako hurling-aren aldaera da, ia makil eta pilota berdinekin.

Hockeyaren izaera arriskutsu edo segura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Izan ere, duen araudi zorrotzak izugarri murrizten du lesio arriskua. Adibidez, makila ezin da sorbalda baino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Bestalde, futbolean ez bezala, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hura hartzeko aukera ukatzea ere debekaturik dago. Oro har, epaileek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi zein portaerak. Hamazortzi jokalariko taldea daukate.

Hockeya Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hockey eskultura (Jadiku, 2020)

Euskal Herrian Belar hockeyko talde dezente aurki ditzakegu: Araban Laudioko Ganbegi taldea, Bizkaian Getxoko Real Club Jolaseta eta Gipuzkoan Donostiko Real Sociedad ezagunen artean izanik.

Izotz hockeyz aritzen duen taldeak ere badaude, nagusienak Donostiko CH Txuri Urdin eta Angeluko Hormadi Elite izanik. Bestetik Gasteizen Club Hielo de Gasteiz dago eta, nahiz eta orain desagertuak diren, Bilbon Nogaro Bilbao eta Casco Viejo Bilbao eta Donostian Real Sociedad zeuden.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Definición de hockey — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Hockey
  3. (Gaztelaniaz) «Hockey - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Origen del Hockey - Evolución y Reglamento | CurioSfera-Historia.com» CurioSfera Historia 2022-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Hockey sobre Patines. Reglas Básicas: Cancha, Tarjetas, Jugadores...» elSuperHincha 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  6. (Gaztelaniaz) Todo sobre el Hockey Hierba – Deporte Olímpico. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. .
  8. .
  9. (Gaztelaniaz) «Reglas del hockey sobre hielo» Espaciodeportes.com 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]