Izotz hockey
Izotz hockeya sei jokalariko bi talderen artean, izotz-pista batean eta irristailuen gainean jokatzen den kirola da. Kirol honetan, jokalariek puck izeneko kautxuzko disko bat gidatu behar dute jokalekuan barrena, stick izeneko makil luzeez baliaturik, jokaldiaren helburua aurkariaren atean diskoa sartzea izanik. Partidua amaitzean, gol gehien sartu dituen taldeak irabazten du. Partidu bakoitzak ordubete irauten du, hogei minututako hiru zatitan jokatzen delarik. Jokalari aldaketak mugagabeak dira, eta partidua gelditu gabe egiten dira.
Jokoaren oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izotz hockey-ko partidu batean, jokalariak stick-a (makil luzea) erabiliz puck-a (kautxuzko disko beltza) kontrolatu behar du, aurkariaren atean gola sartzeko helburuarekin.[1] Norgehiagoka amaitzen denean gol gehien sartu dituen taldea izango da garailea. Jokalari bakoitzaren estatistikentan puntu bezala kontatzen dira honek sartu dituen golak eta baita asistentziak ere.[2]
Oinarrizko gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izotz hockey partida batean jokalariek izan behar dituzten oinarrizko gaitasunak hauek dira:
- Patinaje edo irristaketa.
- Stickaren erabilera:
- Pasea:
- Jaurtiketa:
- Checking:
Jokalarien posizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Atezaina:
- Defentsa:
- Erdikoa:
- Hegalekoa (extremo):
Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izotz hockeya garrantzi handiko kirola da iparraldeko herrialde hotzetan, hala nola Kanada (Kirol Nazional gisa izendatua dago ofizialki), Suedia, Finlandia, Errusia edo AEBtan (iparraldean oso bereziki). Eslovakia, Txekiar Errepublika eta Baltikoko estatuetan ere, garrantzi handiko kirola da.
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu mailakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maila profesionalean berriz, honako txapelketak hauek dira aipagarrienak:
- National Hockey League (NHL). Kanada eta AEBtako liga profesionala, munduko garrantzitsuena.
- Kontinental Hockey League (KHL). Errusian jokatzen da 2008tik. Bigarrena garrantzian.
Euskal taldeen txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal taldeak Frantziako zein Espainiako txapelketatan aritzen dira:
- Espainiako Izotz Hockey Superliga
- Espainiako Izotz Hockey Errege Kopa
- Frantziako Izotz Hockey Liga
- Frantziako Izotz Hockey Kopa
Euskal taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Araban:
- Gasteiz IHT (1977-2005)
- Sumendi KE (2008- )
- CD Hielo Bipolo (2012-)
- Bizkaian:
- Nogaro Bilbao (1974-1975)
- CH Casco Viejo Bilbao (1975-1986)
- Portugalete IHT (1970 hamarkada)
- Gipuzkoan:
- Real Sociedad (1972-1976)
- Txuri Urdin IHT (1972- )
- Lapurdin:
- Hormadi Elite (1969- )
- Nafarroan:
- Uharte IT (2015- )
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «ice hockey | History, Rules, & Equipment» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
- ↑ (PDF) National Hockey League Official Rules. .