Wikipedia, Entziklopedia askea


Kafeina:(1,3,7-trimetilxantina (C8H10N4O2) xantinen taldeko alkaloide bat da. Solido kristalinoa da, zuria eta zapore garratzekoa. Kafe-landarearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen da.

Tiponomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafeinak hainbat izen ditu (guaranina, teina), ateratzen den landarearen izenaren araberakoa da hau.

Kafeina

Kafeinaren efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio-sistema zentrala estimulatzen du, eta horrek esna sentiarazi dezake eta energia bultzada bat eman diezazuke.

Diuretikoa da, hau da, gorputzari ura eta gatza gehigarria kentzen laguntzen dio, pixa gehiago eginez.

Eragina gorputzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafeinak odol-hodiak estutzen ditu, eta horrek buruko min batzuek eragindako ondoeza arin dezakete, migrainak adibidez. Hala ere, kafeina menpeko bihurtzen bazara eta edateari uzten badiozu, baliteke buruko mina izatea kafeina kentzearen ondorioz.

Non dago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kafea
  2. Pastilletan
  3. Coca cola

Mitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafeinak garuna eta nerbio-sistema estimulatzen du. Ez ditu alkoholaren ondorioak murrizten, nahiz eta jende askok oraindik uste duen kafe-kopa batek pertsona baten alkohol kopurua jetxiko duela. Kafeina epe laburrean nekea edo logura arintzeko erabil daiteke.

Kafeina hautsa.