Wikipedia, Entziklopedia askea


Karakala Afrikan aurkitzen den ugaztun bat da. Felidade familian sailkatuta dago eta Afrikar katamotza ere esaten zaio. Ez dago galtzeko arriskuan.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako hegoaldean, erdialdean eta Asian bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu baten oso antzekoa da, katamotzarekin oso erraz nahasten da eta horregatik deitzen zaio Afrikar katamotza. Txikiak izaten dira, 60-92 zentimetroko luzera izaten du. 30 zentimetroko isatsa izaten du. Emeek 12 kilogramo pisatzen dituzte gehienez, eta arrak 20 kilogramotara iritsi daitezke. Bere kolorea marroi leun eta uniforme batekoa da. Sabel ingurua argiagoa du, zuri tonalitatera hurbilduz.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbiak, karraskariak, txahal bakartiak eta antilope txikiak edo beraien kumeak ehizatzen dituen arren, gogoko dituen harrapakinak hegaztiak dira eta trebetasun handia erakusten dute 3 metroko jauzi bertikalak eginez airean harrapatzeko.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago mehatxuan, arrisku txikian dago, eta arrisku txikien barruan arrisku gutxien duen kategorian dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]