Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1470eko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa)
💀
Heriotza
1517ko otsailaren 12a (egutegi gregorianoa)
Mont-de-Marsan
🔨
Lanbidea
agintari
📷
Argazkiak
ikusi
Katalina I. Nafarroakoa

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa, 1468ko apirilaren 18an jaio zen, Mont-de-Marsanen, eta 1517ko otsailaren 12an hil zen. Nafarroako erregina, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako dukesa, Foix, Bigorre eta Ribagorzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Gaston Foixkoa, Vianako Printzea, eta ama Maddalen Frantziakoa, Louis XI.a Frantziako erregearen arreba, zituen. Nortasunez eta hezibidez, emakume adimentsu eta kultua zen.

Gerra arteko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1504an, Medina del Campom Madalena bere alaba hil zen, Fernando katolikoaren gatibu zegoenean. Heriotza horrek gerrate berriak sortu zituen Leringo kondearen eta Nafarroako errege-erreginen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen. Lurraldeari merindade kategoria eman zion.

Louis XI.a

Frantziarekiko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako errege-erreginek Frantziarekin zituzten harremanak eta Henrike lehensemea Louis XII. -a Frantziakoaren alaba batekin ezkontzeko negoziaketak zirela eta, Fernando Katolikoak Albako dukeari agindu zion Nafarroako Erresuma konkistatzea. 1512ko ekainaren 25ean Albako dukea zen Fadrique Toledokoak Iruñea okupatu zuen. Errege-familiak ihes egin behar eta Behe Nafarroa eta Bearnon babesa bilatu zuten.

Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko urrian Nafarroako Errege Artxiboen inguruko gune bati "Katalina Foixkoa erreginaren ingurabidea" izena eman zitzaion. 2018an, Iruñeko kale nagusietako bati bere izena ezartzea adostu zen, "armada etorbidea" zeritzon kaleari izena aldatuta. 2019an Iruñeko gobernua aldatu zelarik, izen berria baliogabetu eta berriz hartu zuen aurrekoa. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Katalina I.a Nafarroakoa. 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).