Mont-de-Marsan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mont-de-Marsan
 Okzitania
Confluent Mont de Marsan.JPG
Blason mont-de-marsan.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Akitania-Limousin-Poitou-Charentes
Departamendua Landak (40) - (hiriburua)
Barrutia Mont-de-Marsaneko barrutia (hiriburua)
Izen ofiziala Mont-de-Marsan
Alkatea Geneviève DARRIEUSSECQ (2014-2020)[1]
INSEE kodea 40192
Postakodea 40000
Demografia
Biztanleria 30.212 bizt. 2007[2]
% 49 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 36,88 km2
Dentsitatea 819,2 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 43° 53′ 25″ N, 0° 30′ 02″ W / 43.890277777778°N,0.50055555555556°W / 43.890277777778; -0.50055555555556Koordenatuak: 43° 53′ 25″ N, 0° 30′ 02″ W / 43.890277777778°N,0.50055555555556°W / 43.890277777778; -0.50055555555556
Mont-de-Marsan hemen kokatua: Frantzia
Mont-de-Marsan
Mont-de-Marsan
Mont-de-Marsan (Frantzia)
Mont-de-Marsan hemen kokatua: Okzitania
Mont-de-Marsan
Mont-de-Marsan
Mont-de-Marsan (Okzitania)
Datu gehigarriak
http://www.mont-de-marsan.org/


Mont-de-Marsan[3] (okzitanieraz: Lo Mont / Lo Mont de Marsan; frantsesez: Mont-de-Marsan, ˈmɔ̃ d̪(ə) maʁ.ˈsɑ̃ ahoskatua) Landetako hiriburua da. 2011n 31.188 biztanle zituen.

Erdi Aroan eratu zuten hiru ibaiek inguraturik, Mont-de-Marsan Landetako hiribildu gotortu nagusiena izan zen. Herriguneak bere historia islatzen du: donjon Lacataye gaztelua, antzinako harresiak, etxe burgesak, Midouzeko ibai-portua, parkeak, lorategiak eta pasealeku loratuak, eta abar.

Mont-de-Marsan mendebaldeko Europako basorik handiena den Landetako basoaren hegoaldean dago. Côte d'Argenteko hondartzak eta Pirinioetako tontorrak gertu ditu.

Constantin Rozanoff basearen egoitza da, Frantziako Aireko Armadaren nagusienetariko bat dena. Lehen bertan Dassault Mirage IV bonbardaketari nuklearrak zeuden.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak jada bertan bizi ziren. Marsango bizkondea zen Petri Marsangoak jatorrizko hiru burguak (Bourg Vieux edo Zaharra, Bourg Neuf edo Berria eta Bourg de la Fontaine edo Iturrikoa) batzea erabaki zuen eta 1136 eta 1140 artean hiribildu berri eratu zuen.[4] Leonor Akitaniakoak 1152an ezkonsari moduan senarrari eman zion eta 1441era arte ingelesen eskuetan izan zen. Garia haietan Guienako merkatalgune nagusienetariko bat izan zen, batez ere armagnac ardoari esker.

Erlijio Gerretan Albreteko leinuaren kontrolpean izan zen. 1790eko urtarrilaren 12an Landak departamendua sortu zuten eta hiriak Mont-Marat izena hartu zuen.[5] Hurrengo mendean udalerria zabaldu zen Saint-Jean-d'Août eta Nonères antzinako herriak bereganatuz. 1940ko ekainaren 28tik aurrera, alemaniar armadak okupatua izan zen. 1944ko abuztuaren 21ean liberazioa gertatu zen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
Legealdia Izena Alderdi politikoa
20082014 Geneviève Darrieussecq MoDem
19832008 Philippe Labeyrie PS
19621983 Charles Lamarque-Cando SFIO

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
4.000 2.866 5.256 3.065 3.774 4.082 4.465 4.684 4.655
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
5.210 5.574 8.455 8.138 9.310 10.878 11.760 12.031 11.274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
11.604 11.923 12.091 10.836 12.134 11.854 13.009 14.055 17.120
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 -
20.191 24.444 26.166 27.326 28.328 29.529 30.230 30.212 -

Erroldatutako biztanleak

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donjon Lacataye, XIV. mendeko gaztelua
  • Despiau-Wlérick Museoa
  • Dubalen Museoa
  • Foch mariskalaren zaldi-estatua

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mont-de-Marsan ondorengo hiri edo herriekin senidetuta dago:[6]

Mont-de Marsandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mont-de-Marsan Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.