Txikipedia:Katherine Rawls

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katherine Rawls 1935

Katherine Louise Rawls, “Katy eta "The Minnow" ezizenez ere ezagutua, 1917ko ekainaren 14an jaio zen Nashvillen, Estatu Batuetan eta 1982ko apirilaren 8an hil zen, mendebaldeko Virginian. Lehiaketetan parte hartzen zuen igerilari eta urpekari estatubatuarra izan zen. Bi urterekin igeri egiten ikasi zuen, Saint Augustinen, Floridan, eta zazpi urterekin urpekaritza egiten hasi zen Tampan, 7,6 m neurtzen zuen plataforma batean.[1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katherine Rawls igerilari familia batean jaio zen eta bere ahizpek, Dorothy eta Evelynek, ohore nazionalak irabazi zituzten errelebo probetan. Bere ahizpak Dorothy eta Evelyn, Florida estatuko igerilari txapeldunak  izan ziren, eta Rawls anai-arrebak "Rawls Diving Trio" bezala ezagunak bihurtu ziren.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rawlsek entrenamendu gogor askoren ostean, 1931ko AEBetako Txapelketa Nazionalean 14 urte besterik ez zituela, 300 metroko banakako konbinatuan Eleanor Holm izarra garaitu zuen munduko errekor berri bat sortuz. 1930eko hamarkadan Estatu Batuetako txapeldun nazionala izan zen hainbat ekitalditan. Estilo libreko probetan espezializatuta zegoen, eta 1936an brontze olinpikoko domina lortu zuen 4 x 100 metrokoan 4:40.2 ko denbora eginez. [2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rawlsek gutxi gorabehera AEBetako 33 titulu nazional irabazi zituen: 5 urpekaritzan eta 28 igerian.

1931 🥇300 metroko konbinazioan

🥇220 metroko bular estiloan

🥈Ohe elastikoan

1932 🥇300 metroko konbinazioan

🥇220 metro bular estiloan

🥇Ohe elastikoan

🥇880 metro estilo librean

1933 🥇300 metroko konbinazioan

🥈220 metro bular estiloan

🥇Taula baxuko urpekaritza

🥇300 yd medley-n

1934 🥇300 metrokoan

🥈Goi Mailako Urpekaritzan

1935 🥇300 metroko konbinazioan

🥇100 metro bular estiloan

🥇100 metro estilo librean

🥈220 metro librean

🥇300 metro nahastean

🥇220 metro bular-igeriketan

1936 🥇300 metroko nahasteetan

🥇100 metro bular lehiaketan

🥇300 metroko neurketan

🥇300 metro konbinatuan

1937 🥇300 metroko konbinazioan

🥇100 metroko bular estiloan

🥈500 metro librean

🥇440 metro yd

🥇880 metro yd

1938 🥇300 metro-ko konbinazioan

🥇100 metro yarda bular estiloan

🥇440 metro yd

🥇880 metro yd

🥇300 metro estilo librean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Katherine Rawls Carrera de nataciónyVida posterior» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) Katherine Rawls. 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).