Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau da ketzala

Ketzal hegazti ertaina da. Bere izen zientifikoa Pharomachrus mocinno da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizilekua Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Guatemalako iparraldea da, eta basoetan bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso koloretsua da, gorria, txuria eta berdea da. Buztan luzea du. Begi eta moko txikiak ditu, hego zabalak eta bere tamaina 36-40cm arteakoa da. Arren kasuan buztanarekin 65cmra iritsi daiteke. Emeak luma berdeak ditu, arrak baino kolore apalagoak. Bere pisua 250 gramokoa izatera iritsi daiteke.

Ketzal umeek azkazal bestigialak dituzte hegoen artikulazioan eta heltzerakoan galdu egiten dituzte.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruta ezberdinetaz eta intsektuetaz elikatzen da. Erleak, liztorrak, inurriak eta zizareak jaten ditu. Intsektuak eta fruitu txikiak osorik irensten ditu.

Txitek gehienbat intsektuak jaten dituzte txikiak direlako eta helduek gehienbat fruituak, mokoa garatuago dutelako.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti bakartia da, baina ugalketa garaian bikote bat osatzen du. Ugalketa martxoa eta apirilaren artean da. Zuhaitz enborrean zulotxo bat egiten du eta zulotxo hori arrautzak ipintzeko erabiltzen du, bere arrautzak urdinak dira. 18 egun igarotakoan jaiotzen dira txitak.