Edukira joan

Txikipedia:Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar egiten den ekimen erraldoi bat da. AEKk antolatzen du, eta lasterka egiten den etenik gabeko manifestazio baten antzerakoa da. Bi urtez behin egiten da eta 11 egun inguru irauten ditu.

Korrikak urtero ibilbide ezberdina egiten da, baina beti 2000 kilometro inguru izaten ditu. Hasieratik bukaerara arte parte hartzaileek lekuko bat pasatzen dute eskuz esku. Korrika ez da inoiz geratzen, egun eta gauez egiten da, eguraldi txarra izanda ere.

Zertarako egiten da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikaren antolatzailea AEK da. AEK euskara irakasten duen talde bat da. 1980an Korrika antolatzen hasi ziren euskararen aldeko kontzientzia sortzeko eta euskara irakasten jarraitu ahal izateko dirua biltzeko.

Nola parte hartzen da Korrikan?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahi duen edonork parte hartu dezake Korrikan. Korrika pasatzen den lekura joan eta lasterketan sartu eta korri egin daiteke. Baina lekukoa eraman ahal izateko kilometro bat erosi behar da. Kilometroa erosi duen pertsonak edo taldeak, lekukoa eramango du bere kilometroan zehar.

Zer dago lekukoan?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriz herri doan eta eskuz eskuz pasatzen den lekuko horren barruan mezu bat dago. Euskaldun ezagun batek idatzitako mezu bat da, Korrikaren hasieran sartzen da lekukoaren barruan eta amaierara iristen denean irakurtzen da. Bitartean, sekretupean gordetzen da dena.

Noiz sortu zen?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Korrika 1980an antolatu zen, Oñatitik abiatu zen eta Bilbon amaitu zen.

Ikasi Otsorekin Korrikari buruz.