Wikipedia, Entziklopedia askea

Kristal

Kristala solidoa da, eta haren barruko molekulak (edo atomoak errepikatzen diren eredu batean daude antolatuta. Fase-aldaketa izan duten fluidoak dira kristalak. Normalean, fluidoa likidoa da; baina, elurra (kasurako) aireak prezipitatutako kristalak dira. Fluido soila edo soluzioa izoztean, kristalizazioa gerta daiteke. Batzuetan, substantziari beroa eta presioa aplikatu behar dizkiogu kristalak osatzeko. Horrela, diamantea berotan eta presiopean osatutako karbono-kristala da. Azkenik, kristalak naturan aurki ditzakegu, edo artifizialki sortu.

Kristalografia teknika bat da, eta kristal motak aztertzen ditu. Kristalek osatutako substantzia ezagunak gatz arrunta (kristalak kuboak dira) eta kuartzoa dira, kasurako.

Emoji u1f52c.svg  Kristal bat nola egin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materialak:

  • Litro laurden ur
  • 1 kg azukre
  • Kazola
  • Beirazko ontzi bat
  • Koloratzaile likidoa eta zapore likidoak (aukerakoa)
  • Broxeta edo izozki makila bat (zurezkoa)
  • Arroparen edo janari-poltsen pintza 1
  • Aluminio-papera
  • Beirazko ontzi gardenak (saiakuntza-hodiak, marmelada-potoak, etab.)
  • Ur destilatua edo minerala
  • Harea
  • Gatz mineralen kristalak