Txikipedia:Kuku-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuku-belar

Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris), Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honek 35-150 cm inguru neurtzen ditu. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak.

Loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldia: maiatzetik uztailera izaten da.

Toki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi nahiz erreka-ertz , 0-1300 m tartean.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, jateko gogoa izateko, baina, gaur egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido bat duelako.