Txikipedia:Lantzeko inauteria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lantzeko inauteriak Lantz herrian ospatzen dira, tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da. Inauteri egunetako astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Miel Otxin lapurra harrapatzea dute helburu.

Miel Otxin

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertosonai guztien artean hauek dira nabarmenenak:

  • Miel Otxin: Lapur gaiztoa da, erraldoi handia. Astelehenetan atzeman ostean, herriko kaleetatik paseatzen dute, berriz, asteartetan, goizeko ibilaldi batzen ondoren tiroz hil, eta sutan erretzen dute, herritarrek bere inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.
  • Ziripot: Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia da, kaleetan zehar dabilena, Zaldikok bera botatzeko ahaleginak egiten duen bitartean.
  • Zaldiko: Zaldiko gizaki eta zaldiaren nahasketa da, gerritik gora gizakiaren gorputz atalak ditu, baina gerritik bera zaldiarenak. Pertsonai onen helburua Ziripot lurrera botatzea da. Arotzek ferratzea lortzen dutelarik herritarren zerbitzura jarritzen da.
  • Arotzak: Ziripot lagundu eta Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.
Ziripot
  • Txatxoak: Herriko biztanleak irudikatzen dituzte. Animalia larru eta arropa zaharrekin jantzirik, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita, oihuka,

bertan daudenak xaxatu eta oldartzen zaizkie.