Edukira joan

Ziripot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziripot

Ziripot Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Gorputza lastoz beteriko zakuekin estalia du eta baldar ibiltzen da makil luze bat erabiliz. Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura ematen dion kapela (beti ez). Ziri-potolo ere deitu izan zaio. Zaldiko eta Miel Otxinekin batera inauteriko pertsonai esanguratsuak dira. Herriko kaleetan barrena batetik bestera daramate. Zaldikok eraso eginda lurrera erortzen da eta beste pertsonaiek zutitzen laguntzen diote trufa eta irain artean.

Alegiak dionez, Ziripot ipuinak kontatzen zituen eskale lasai bat zen, baina Zaldikoak eta Miel Otxinek irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik, Zaldiko eta Miel Otxinei buruzko kontu lazgarriak asmatu eta herriari kontatzen hasi zion. Herritarrek pasarte hauek entzunda Zaldiko eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten. Diotenez, Ziripot damuturik, Lantzeko inguru haietatik ihes egin zuen.

Lesakako pertsonaia nagusia Zakuzaharra da. Estetikoki Ziripoten antz handia du. Aurreko aldean lasto gutxiago eramaten du. Gainera, Lantzen Ziripot bakarra ateratzen da eta Lesakako Kalejiraren oinarria hainbat Zakuzahar da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]