Zaldiko (Lantzeko inauteria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldikoren irudia.

Zaldiko Lantzeko inauterietako (Nafarroa Garaia) pertsonaia da. Zuberoako zamalzain pertsonaiaren antzera, baina era xumeagoan apaindua, hau ere zurezko zaldi baten gainean doa. Aurpegia zapi batez estalia izaten du.

Bere funtzioa ferratu eta bezatua izatetik ihes egitea da. Horrez gain, bere indar guztiak Ziripot bultzatu eta lurrera eror dadin saiatzen erabili ohi ditu[1]. Inguruko jendea ere bultzatu eta uxatu ohi du.

Lantzeko zaldikoa udaberri eta joritasunaren adierazgarri bide da[2]. Ziripot eta Miel Otxinekin batera inauterietako pertsonai esanguratsuenetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emilio Xabier DUEÑAS (2010): Carnaval de Lantz Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org.
  2. Zaldiko Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Euskadi.net.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]