Txikipedia:Laura Robson

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laura Robson, Malbourne, Victorian 1994ko urtarrilaren 21ean jaio zen. Tenis-jokalari britaniarra da. Oso txikitatik hasi zen jolasten, 2008. urtean hasi zen profesionala izaten.


Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoek adierazten dute bere alaba ahal zuen bezain laster hasi zela jokatzen. 7 urterekin gazteentzako tenis akademia batera joan zen. 10 urterekin Octagon konpaniaren ordezkariekin sinatu zuen. 11 urtekin kontratu bat sinatu zuen Adidas eta Wilson erraketen fabrikarekin. Laurak hainbat entrenatzaile izan ditu, adibidez; Lawn Tennis Associaton-eko buruzagia, Carl Maes… Azkenean 2007. urtean Laurak, Martijn Bokekin entrenatzea aukeratu zuen. Bere etxean ere entrenamendu partikularrak izatea erabaki zuen. Gainera, Londreseko National Tennis Centren  ere entrenatzen du.

Laura Robson jokatzen

Joko estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neska ezkertia da, eta bere joko-estilo ohikoena atzekoz-aurerra da, bi eskuekin jotzen. Bere muskulatura garatuari esker, orduko 183 kilometroko abiadura har dezake sakean. Altueraz 1.80 metro neurtzen duenez, aurkariak botatzen dituen bola altuetara irits daiteke, eta asko luzatu daiteke. Hain ongi jokatzen du, fisiko oso osasuntsua duelako. Psikologia-terapietan egoteak asko lagundu dio, eta horri esker badaki galtzen eta oso ongi prestatua dago psikologikoki partidu guztietarako.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere lehen torneoa 2007. urteko maiatzan izan zuen, baino hau galdu zuen amaieraren laurdenetan.
  • Bere lehen titulua 2007ko urrian irabazi zuen.
  • 2008an ere torneo asko izan zituen ere, urte berean bere lehen txapelketa irabazi zuen. Hau irabaztegatik “Wimbeldoneko erregina” izengoitia jarri zioten.
  • Zilarrezko domina irabazi zuen 2012an, beste torneo bati esker.
  • Beste domina asko ere irabazi ditu. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Laura Robson. 2021-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).