Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Tenis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tenis partida

Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Mende haren amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis munduan terminologiak jatorri frantsesa du. Tenis hitzaren jatorria frantseseko «tenez» hitzean dago. Tenislari batek, sakearen bitartez, pilota jokoan jartzen zuenean, «tenez» ohikatzen zuen.

Beste hitz batzuk ere hizkuntz berdinean dute jatorria. Adibidez, erraketa «raquette» hitzetik dator eta deuce «à deux le jeu» esamoldetik, markagailua 40 puntutan berdintuta dagoenean erabiltzen da.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren.

Jokoaren modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida edo norgehiagokak banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen dira. Badira bai profesionalentzako, bai afizionatuentzako lehiaketak.

Partidaren iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da denboraz neurtzen, jokalariek lortu behar duten set kopuru jakin batez baizik. Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek, berriz, hiru. Partida, jokalarietako batek hiru (gizonezkoek) edo bi (emakumeek) set irabaztean bukatzen da..

Arautegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis pista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis pistaren neurriak

Zoruak laukizuzen forma du eta gehien erabiltzen diren materialak lur trinkoa, belarra eta material sintetikoa dira. Neurriei dagokionez, bakarkako partiduetarako 23,77 m luzeran eta 8,23 m zabalean eduki behar du pistak eta binakako partiduetarako 10,97 m-ko zabalera.

Sarearen bi aldeetan, saretik 6,40 m-tara marra zuzen bana dago alboetako lerroetatiktatik. Gainera, erditik zatitzen duen beste lerro bat trazatzen da. Lerro hauek sakerako koadroak osatzen dituzte, sakatzen duen tenislariak koadro horien barnean sartu behar duelako sakea balezkoa izateko.

Lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis pista lerro ezberdinez osaturik dago. Atzeko lerroak (baseline) eta zerbitzu lerroak (service line) laukizuzen bat osatzen dute. Atzeko lerroaren erdian marka bat dago bi zati berdinetan zatitzeko (centre mark). Luzera osatzen duten lerroak binakako partiduetarako lerroak dira (doubles sideline). Bestalde, binakako lerroen barnealdean bakarkako lerroak daude (singles sideline) eta banakako partidetan pistaren mugak dira. Jokalari baten zelaiaren erditik zeharkatzen den lerroa erdiguneko zerbitzu lerroa da (centre service line).

Lerro guztiek 25 eta 51 mm-ko zabalera eduki behar dute atzeko lerroak ezik. Atzeko lerroak 100 mm-ko zabalera izan dezake, nahiz eta normalean beste lerroen zabalera berdina duen.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea.

Konpetizio bakoitzaren antolatzaileek aldez-aurretik zehaztu behar dute joku bakoitzean zenbat pilota erabiliko diren eta pilota aldaketak egongo balira, honi buruzko arautegia.

Pilota aldaketa bi modutara egin daiteke:[1]

  1. Joku kantitate bakoiti bat eta gero, kasu honetan, partidako lehen pilota aldaketa, partidako gainerako aldaketak baina bi joku lehenago egiten da, beroketa kontuan hartuta. Tie break-a joku bat izango balitz bezela hartzen da eta joku hau baina lehenago ezin da pilota aldaketarik egin.
  2. Set baten hasieran.

Pilota bat apurtzen bada, puntua errepikatzen da.

Erraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea (sokateria) da, bere heldulekua duena. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera.

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis zelaia bitan banatzen du. Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da eta kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten dute. Zutabe hauen altuera 1,07 m-ko altuera eduki behar dute. Sarearen zuloak txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak. Pistaren erdian sarearen altuera 0,914m-koa da. Sarea eusten duen kable edo sokak 8mm-ko diametroa du gehienez.

Zelai aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidan, jokalariek zelaia trukatu egiten dute aldika. Aldaketa hori, set batean egindako jokoen kopurua bakoitia den bakoitzean egiten da. Set berria hastean, bukatutako jokoen kopurua bikoitia baldin bada, lehen “game”a jokatu eta zelai aldaketa egiten da.

Tie break-ean jokalariak 6 punturo aldatzen dira aldez.

Arau orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jokatzen hasi aurretik zozketa egiten da. Partidaren epailea eta tenislariak sarera hurbiltzen dira zozketa egiteko. Bertan, ausazko txanpona jartitzen da eta zozketa irabazten duenak zerbitzua edo errestoa aukeratu dezake.
  • Partida tenislari baten sakearekin hasten da.
  • Sakea balezkoa izanez gero, 2 tenislariek sarearen beste aldera pasa behar dute behin eta berriz aurkariak pilota zelaitik kanpo edo sarera botatzen duen arte edo bietako batek bote bat baino gehiagorekin ematen badio pilotari. Momentu horretan tantoa bukatzen da eta puntua akatsik egin ez duen jokalariarentzat da. Pilotak pista egituratzen duen marretako bat ikutzen badu, balezko pilotakada da.

Puntuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jatorria itxura guztien arabera, euskal jokoetan erabiltzen zen sistematik heldu dira puntuen izen horiek, kintzea erabiltzen baita egun pilota joko batzuetan.
  • Tenis partida bat partzial ezberdinetan zatitzen da (ingelesez set-ak). Aurrez erabakitako set kopuru bat lortzen duen jokalariak irabazten du partida. Set bakoitza joku ezberdiñez osaturik dago eta joku bakoitzean jokalari batek du sakea txandakatuz. Azkenik, joku bakoitza puntu edo tanto ezberdiñez dago osatuta, 15, 30, 40 eta punturako tantoa izanez.
  • Jokuaren puntuazio honela kalkulatzen da: puntu bat egitean 15 puntu igotzen dira markagailura, bigarrenarekin 30 puntu, hirugarrenarekin 40 puntu eta laugarren tantiarekin jokua irabazten da; Jokalari batek lau tanto irabaziz jokua ez irabazteko aukera bat dago. Bi jokalariek 3 tanto lortzen badituzte, jokalarietako batek bi tantoko abataila lortu arte jokatzen da.
  • Joku bakoitza lortu ahal izateko, 4 puntu egin behar dira gutxienez eta set bat lortzeko 6 joku behar dira gutxienez.
  • Set bat lortzeko ere 2 jokuen abantaila lortu behar du jokalarietako batek. Jokalari bat 6 jokutara iriten bada eta ez badu 2 jokoen abantaila aurkariarekiko (6-5), beste joku bat jokatzen da bi jokoen abantaila lortu ahal izateko (7-5). Berdinketa gauzatzen bada (6-6), «berdinketa hauste» jokoa edo «tie break-a» jokatzen da.

«Tie break»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa bakoitzaren arautegiak berdinketen haustura hartzen du kontutan. Set bakoitzean (6-6) emaitzara iriten badira tenislariak, «berdinketa hauste» jokoa edo «tie break-a» jokatzen da. Bertan, emaitza puntu korrelatiboez erabakitzen da (bat-zero, bi-zero, hiru-zero,...) 7 tantotara iritsi arte, 2ko abantailarekin. Jokalari bat 7 tantitara iristen bada 2 puntuko abantailarik gabe (7-6), jokua luzatu egiten da jokalarietako batek 2 puntuko abataila lortu arte. Lortzerakoan jokua amaitutzat hartzen da eta set-a (7-6) bukatzen da.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolpeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidan pilota erraketaz jotzeari deitzen zaio horrela. Pilotari norberaren zelaian lurra jo ondoren nahiz jo aurretik eman dakioke kolpea. Botea eman ondoren, drive eta errebes kolpeak erabiltzen dira: lehenengoan, erraketari eusten zaion alde beretik ematen da kolpea; bigarrenean kontrako aldetik. Globoa eta dejadak dira erabilienetako beste kolpe mota batzuk eta botearen aurretiko kolpeetan bolea da aipagarriena. Lehenengoak zelaiaren atzealdetik eman ohi dira; boleak, berriz, saretik hurbil. Jotzean pilotari ematen zaion efektuaren (edo gurpilaren) arabera, aldaki desberdinak izaten ditugu. Kolpe mota bakoitzerako erraketari eusteko era desberdina izaten da. Honez gain, bestelako kolpe mota ezberdin gehiago ere badira.

Sakea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakea (Tommy Haas)

Zerbitzu esaten zaion ekintza honen bidez, pilota jokoan jartzen da. Norberaren zelai eremuko hondoko marraren atzetik egin behar da, marra zapaldu gabe. Pilota kolpatu ondoren, pilotak sare gainetik pasa eta aurkariaren sake eremuan, diagonalki kontrakoan, jo behar du lurra. Zuzena izan arren, pilotak sarea ukitu badu, “let” gertatu dela esaten da, eta berriz egin behar da sakea. Zerbitzua puntu bakoitzaren hasieran egiten da, eta bi aukera izaten dira sakea zuzen egin ahal izateko. Lehenengoan huts egiten bada, bigarren aukera dago. Bigarren sakean huts egiten bada “falta bikoitza” egiten du jokalariak eta puntua errestalariak irabazten du.

Sake mota ezberdinak daude: laua, “liftatua” eta moztua, pilotari eragindako efektuaren arabera. Kasu bakoitzean era desberdinean hartzen da erraketa.

«Ace»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenisean ace bat sakearekin zuzenean, aurkariak pilota erraketarekin ikutu gabe, egiten den puntua da. Normalki, tenislarien lehen sakean gertatzen da jokalariak arrisku gehiago hartzen dituelako. Indar gehiago eta angulo eta efektu zailagoak bilatzen dituzte lehen sakean bigarrenarekin alderatuz, beraz, lehenengo sakearekin puntu gehiago lortzen dira sake zuzenarekin.

Ace gehiago egiteko lurzoru egokienak, lurzoru azkarrenak izaten dira, hau da, lur gogorrean eta belarrean, lurrezko zelaian, berriz, zailago izan ohi da pilota moteltzen duelako botea ematean.

Partidu batean inoiz ace gehien egin dituen tenislaria John Isner estatubatuarra da 113-rekin eta bigarrena Nicolas Mahut frantziarra 103-rekin. Estatistika guztiak gainditu zituzten bi jokalari hauek 2010eko ekainaren 22tik 24 arte Wimbledoneko txapelketako lehengo partidan. Partidu hau da orain arteko partidurik luzeena (11 ordu, 6 minutu eta 23 segundu, 183 joko).

Estatistikei begiratuz, sakatzaile onenen artean azaltzen dira Ivo Karlovic eta Giran Ivanisevic kroaziarrak, John Isner estatubatuarra eta Roger Federer suitzarra.[2] Ivo Karlovic-ek du errekorra karrera profesional guztia kontutan edukita (>12.000 ace).

Errestoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakeari erantzuteko ematen den kolpea da errestoa. Kolpe guztien artean garrantzitsuenetako bat da. Sakeari kalitate handiko erresto batez erantzutea,n sakearen bitartez lortzen den abantailaren zati handi bat kentzen dio errestok. Azken urteetako tenislari onenen artean Espainiako David Ferrer da. 2018an errestoan puntuen %50a baino gahiago irabaztea lortu zuen, batazbestearekiko (%20-%30) abantaila handia lortuz.[3]

Drive edo eskuinkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinkada oinarrizko kolpe bat da eta, nahiz eta, eskuinkada izena eduki tenislariaren arabera beso batekin edo bestearekin egin daiteke. Hau da, tenislaria ezkerra bada, ezker eskuarekin heltzen badu erraketa pilotari kolpea emateko, eskuinkada deritzo. Jokalari gehienentzat kolpe errazena da puntua irabazteko, normalean kontrollatuen duten kolpea delako. Kolpe hau hobekien egiten zuten edo duten tenislariak arrazoi ezberdinengatik izan daitezke. Pilotari ematen dioten potentzia, zehaztasuna edo bien arteko baturagatik Pete Sampras, Roger Federer, Ivan Lendl, Juan Martin Del Potro edo Fernando Gonzalez dira nabarmenenak.

Errebesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger Federer errebes kolpea egiteko prest

Jokalariaren esku onenaren kontrako aldera datorren pilotari ematen zaion kolpea da. Errebesa bi eskuekin edo esku bakarrarekin jo daiteke. Nahiz eta mekanika naturala duen, kolpe hau kontrolatzea zailenetakoa izan ohi da. Duela hamarkada batzuk esku bakarrez eginiko errebesa zen nagusi tenis profesionalean. Kolpe hau erabiltzen zuten tenislari ospetsu batzuk Boris Becker, Pete Sampras eta Ivan Lendl izan ziren. Gaur egun Roger Federer, Stanislas Wawrinka eta Richard Gasquet-ek erabiltzen dute. Esan bezala, duela hamarkada batzuk esku bakarreko errebesa gehiago erabiltzen zen, gaur egun bi eskuko errebesak indarra hartu du. Kolpe hau erabiltzen duten tenislari batzuk Rafael Nadal, Juan Martin Del Potro eta Novak Djokovic dira eta jada (2020) erretiratutako Andre Agassi eta David Nalbandian.

Globoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolpe hau pilota aurkariaren gainetik pasatzeko erabiltzen da. Normalean aurkaria saretik hurbil dagoenean erabiltzen da zelaiaren hondoko marratik hurbil bote egin dezan. Hala ere, kolpe defentsibo modura ere erabiltzen da.

Bolea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolea pilotak lurra ikutu aurretik pilotari ematen zaion kolpea da. Normalki saretik gertu egin ohi da puntu bat bukatu ahal izateko. Bi bolea mota egin daitezke kolpearen sakonera kontutan harturik, motza eta sakona. Bolea motza botea saretik gertu egiten duenean eta bolea sakona, berriz, saretik urrun eta atzeko lerrotik gertu egiten duenean. Bolea egin ahal izateko sarera gerturatzea lortu behar da eta horretarako erabiltzen den kolpea approach-a da. Boleatzaile honenen artean daude Stefan Edberg, John McEnroe, Boris Becker, Patrick Rafter, Pete Sampras, Roger Federer, Pat Cash eta Radek Stepanek.

Dejada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean erraketaren atzeko aldeaz ematen den kolpea da. Kolpe honekin pilotaren indarra gutxitzen da, aurkariaren zelaian bote txikiaz eta saretik ahalik eta hurbilen eror dadin. Mugimendua azken unean egin behar da aurkaria ustekabean harrapatzeko. Normalean aurkaria saretik urrun dagoenean egiten da, pilotara iritsi ahal ez izateko.

Kontradejada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontradejada dejadari aurre egiteko erabiltzen den kolpeetako bat da. Dejada bati beste dejada batez erantzutean kontradejada deritzo. Normalki aurkariaren dejadaren bigarren botea eman baino apur bat lehenago iristen denean egiten da azken errekurtso gisa.

Passing shot[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Passing shot-a indar handiz aurkariaren irismenetik kanpo egin ohi den kolpe bat da. Normalki pistaren atzeko aldetik aurkaria sarera gerturatzen edo jada sarean dagoenean egiten da. Passing shot-aren alternatiba globoa da, aurkariaren gainetik jaurtiz. Kolpe honen helburua aurkari sarean dagoenean edo gerturatzen dagoenean pilotara ez iristea da.

Smash[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smash edo errematea sakearen antzeko mugimendu batekin egiten da. Altu doan pilotari, lurra jo aurretik, besagainez ematen zaion kolpea da, pistara bizkor eta zuzen bidaltzeko. Normalki, saretik gertu edo pista erditik egiten da. Hau, kolpea seguruagoa izateko egiten da. Gainera, azken kolpe bezela asko erabiltzen den kolpea da. Kolpe indartsu batez egiten denez, abiadura handia har dezake pilotak eta aurkariarentzat zaila izan ohi da smash-ari ongi erantzutea.

Efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenisean historian zehar teknikan egon diren aurrerapen eta aldaketa guztien ondorioz, kolpe ezberdinei hainbat efektu gehitu zaizkie. Efektu hauen bitartez norabide eta abiadura ezberdinak lortzeko aukera ematen die tenislariei. Hauek erraketa modu ezberdinetan eutsiz eta pilota hainbat modutan kolpatzean lortzen dira.

Laua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolpe laua inongo efekturik ematen ez den kolpea da. Erabiltzeko modu egokiena pilota goitik bera eta sarearen altuera baino handiagoz kolpatzen da.Kolpe laua kolpe mota ezberdinetan erabiltzen da. Horien artean sakea, drive, errebesa eta bolea daude.

Liftatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monica Niculescu kolpe moztua egiten

Kolpe mota honekin aurrerantz birarazten da pilota, botearen angelua eta altuera handiagoak izan daitezen eta aurkariari altuera handiago batetan kolpatzea derrigortuz. Aurkariari kolpe erasokor bat egitea galarazten dio edo arriskutsuagoa den kolpe erasokorra egin beharko luke derrigorrez. Pilotari biraketa indar handiena ematen zaionean, top spin deitzen zaio kolpe honi.

Efektu erabiliena da tenislarien artean, gainera, beste abantaila batzuk ere badituelako. Horien artean kolpe seguruago da, efektu honekin altuera handiagoz pasatzen delako beste jokalariaren aldera eta, beraz, sarea ez ikutzeko aukera gehiago daude, pilotak ibilbide parabolikoa egiten duelako.

Moztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotari ematen zaion efektu mota da. Pilota atzerantz birarazten lortzen da efuktu hau, eta ondorioz altuera eta angelu txikiagoz egiten du honek botea. Honek aurkariak kolpea baxuago egitea behartzen du, honek ekar lezakeen zailtadunarekin. Defentsarako efektu modura erabiltzen da ere, pilotaren abiadura baxuagoa denez, denbora gehiago du tenislariak posizio hobeago batetan egokitzeko edo sarera gertuatzeko.

Normalean, tenislariek ez dute kolpe hau bere kolpe arruntena izaten, baina, salbuespen horietako bat Monica Niculescu da. Tenislari errumaniarrak efektu moztua ohikotasunez erabiltzen du bere eskuinkadetan (drive), nahiz eta jokalari gehienek errebesarekin erabiltzen duten.

Txapelketa ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slam-eko txapelketak ospe gehien duten txapelketak dira eta denboraldi batean lau Grand Slam txapelketa jokatzen dira. Horiek Australiako Irekia, Roland Garroseko txapelketa, Wimbledongo txapelketa eta AEBetako Irekia dira. Lau txapelketa hauek Tenisaren Federazio Internazionalak (ITF) antolatzen ditu, Olinpiar Jokoak, Davis Kopa, Federazio Kopa eta Hopman Koparekin batera.

ATP eta WTA ranking-etarako ere garrantzi handiena duten txapelketak dira, banatzen den dirua eta puntuak gehiago direlako. ATP-ko Masters 1000-etan eta WTA Premier tournaments-etan banatzen diren puntuen bikoitza.

Gainera, Grand Slam-etan 128 tenislarik hartzen dute parte eta 2 asteko iraupena izaten dute. Beste txapelketekin alderatuz, tenislari gehiagok hartzen dute parte Grans Slam-etan eta egun gehiago irauten dute. Normalean txapelketek aste 1 irauten dute, Indian Wellseko Mastersa eta Miamiko Mastersa izan ezik, hauek ere 2 asteko txapelketak dira.

Txapelketa Hiria Lurzorua Sorrera Irudia
Australia Australiako Irekia Melbourne Gogorra 1905 2008 Australian Open Tennis, Melbourne.jpg
Frantzia Roland Garros Txapelketa Paris Lurrezko zelaia 1891 Roland Garros 02.JPG
Erresuma Batua Wimbledongo Txapelketa Wimbledon (Londres) Belarra 1877 Centre Court.jpg
Ameriketako Estatu Batuak AEBetako Irekia Flushing Meadows (New York) Gogorra 1881 US Open 2007, Maria Sharapova serving.jpg

Gizonak ATP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko txapelketak[4]

Masters 1000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Hiria Lurzorua
Indian Wellseko Mastersa Indian Wells (Kalifornia) Gogorra
Miamiko Mastersa Miami Gogorra
Monte Carloko Mastersa Montecarlo Lurrezko zelaia
Erromako Mastersa Erroma Lurrezko zelaia
Madrilgo Mastersa Madril Lurrezko zelaia
Kanadako Mastersa Montreal Gogorra
Cincinnatiko Mastersa Cincinnati Gogorra
Shanghaiko Mastersa Shanghai Gogorra
Parisko Mastersa Paris Gogorra

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketen kategoria
ATP World Tour 500 series
ATP World Tour 250 series
ATP Challenger Tour
ITF Futures tournaments

Emakumeak WTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WTA Premier tournaments[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko txapelketak[5]
Txapelketa Lurzorua
Premier Mandatory
Indian Wellseko Mastersa Gogorra
Miamiko Mastersa Gogorra
Madrilgo Mastersa Lurrezko zelaia
Beijingo Mastersa Gogorra
Premier 5
Doha Gogorra
Rome Lurrezko zelaia
Canada (Toronto) Gogorra
Cincinnatiko Mastersa Gogorra
Wuhan Gogorra
Premier

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

International Tournaments

Beste txapelketa garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Davis Kopa
ATP World Tour Finals
WTA Finals
Federazio Kopa
Hopman Koparekin

Tenislari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ranking[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakako sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Top 10 Gizonak ATP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroaren 23ko datuak[6]

Postua Tenislari Herrialdea Puntuak
1
Novak Đoković
Serbia
12030
2
Rafael Nadal
Espainia
9850
3
Dominic Thiem
Austria
9125
4
Daniil Medvedev
Errusia
8470
5
Roger Federer
Suitza
6630
6
Stefanos Tsitsipas
Grezia
5925
7
Alexander Zverev
Alemania
5525
8
Andrey Rublev
Errusia
4119
9
Diego Schwartzman
Argentina
3455
10
Matteo Berrettini
Italia
3075

Egungo Top 10 Emakumeak WTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroaren 23ko datuak[7]

Postua Tenislari Herrialdea Puntuak
1 Ashleigh Barty
Australia
8717
2 Simona Halep
Errumania
7255
3 Naomi Osaka
Japonia
5780
4 Sofia Kenin
Ameriketako Estatu Batuak
5760
5 Elina Svitòlina
Ukraina
5260
6 Karolina Plísková
Txekia
5205
7 Bianca Andreescu
Kanada
4555
8 Petra Kvitová
Txekia
4516
9 Kiki Bertens
Herbehereak
4505
10 Aryna Sabalenka
Bielorrusia
4220

Binakako sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Top 10 Gizonak ATP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroaren 23ko datuak

Postua Tenislari Herrialdea Puntuak
1
Robert Farah
Kolonbia
8530
2
Juan Sebastián Cabal
Kolonbia
8440
3
Horacio Zeballos
Argentina
7180
4
Mate Pavic
Kroazia
6950
5
Wesley Koolhof
Herbehereak
6590
6
Nicolas Mahut
Frantzia
6430
7
Bruno Soares
Brasil
6430
8
Nikola Mektic
Kroazia
6330
9
Marcel Granollers
Katalunia
5775
10T
Lukasz Kubot
Polonia
5700
10T
Marcelo Melo
Brasil
5700

Egungo Top 10 Emakumeak WTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroaren 23ko datuak[7]

Postua Tenislari Herrialdea Puntuak
1 Su-Wei Hsieh
Taiwan
9010
2 Barbora Strycova
Txekia
8945
3 Kristina Mladenovic
Frantzia
8115
4 Timea Babos
Hungaria
7955
5 Aryna Sabalenka
Bielorrusia
7575
6 Elise Mertens
Belgika
7490
7 Barbora Krejcikova
Txekia
5955
8 Katerina Siniakova
Txekia
5865
9 Yifan Xu
Txinako Herri Errepublika
5820
10 Gabriela Dabrowski
Kanada
5675

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tenis, La Web del. (2006-11-24). «Las Reglas del Tenis» La Web del Tenis . Noiz kontsultatua: 2020-11-06.
  2. (Gaztelaniaz) «Los mejores sacadores de la historia» Tennis World ES . Noiz kontsultatua: 2020-11-10.
  3. (Gaztelaniaz) «Por qué es importante realizar un buen resto en tenis» Fit People 2018-02-09 . Noiz kontsultatua: 2020-11-10.
  4. https://www.atptour.com/en/tournaments.
  5. (Ingelesez) «Tournaments | WTA Official» Women's Tennis Association . Noiz kontsultatua: 2020-11-15.
  6. https://www.atptour.com/es/rankings.
  7. a b (Ingelesez) «WTA Singles Rankings Page» Women's Tennis Association . Noiz kontsultatua: 2020-11-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]